Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 28 historia ezagutzen pello arrietagazMaalako parketik abiatu eta Sallobente- Ermuarango ermitara arteko bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izan zuten joan den astelehenean 50 bat lagunek. Haizea emakume taldeak antolatutako irteeran Pello Arrieta historialari elgoibartarraren azalpenak entzun zituzten bidean. Urrirako ere antolatu dute beste irteera bat.

Herriko ondare historikoa ezagutarazten dihardu azken aldian Pello Arrieta historialari elgoibartarrak. Herriguneko eraikin eta kale esanguratsuenen historia eta berezitasunak azaldu izan ditu aurrez, eta joan den astelehenean, Maalatik Sallobente-Ermuarango ermitarainoko bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Ia 50 lagun batu ziren Haizea emakume taldeak antolatutako irteerara. Joan ezin izan zutenek bigarren aukera bat izango dute urrian, historia ikastaroaren barruan beste irteera bat antolatu baitu Haizeak. Urriaren 29an (eguena) izango da. Maalako parketik irtengo dira 17:30ean. 

2015 09 30 pello arrieta historia maalan

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza