Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 16 furgonetasutan sanantolinGarraiorako furgoneta batek su hartu du gaur (uztailak 16) 634 errepidean, San Antolin parean.

Irudi ikusgarriak laga ditu gaur goizean, 10:00ak inguruan, San Antolin auzoko etxeen parean su hartu duen furgoneta batek. Elgoibarko Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, furgonetako gidaria mokadu bat jateko gelditu da San Antolinen eta tabernatik irten denean sutan aurkitu du kanpoadean aparkatuta zeukan ibilgailua. Kabina barruan piztu da sua. Inguruko enpresetako jendearen laguntzarekin eta bertaratu diren udaltzainekin itzali dute sua, eta suhiltzaileak ere azaldu dira.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza