Elgojaiotza taldeak atzo (abenduak 19) jarri zuen martxan Parrokiako jaiotza. Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren bedeinkapena jaso ostean, joan den apirilean zendu zen Juan Mari Osoro "Katxo"ren alargunak eta alabak izan zuten jaiotzari bizia eman zion botoiari emateko ohorea.
40 metro koadroko neurria du jaiotzak, eta 30 figuratik gora ikusi ahal izango dira mugimenduan. Tornugilea da aurtengo berrikuntzetako bat, makina-erremintaren mendeurrena gogoan izan dute-eta antolatzaileek. Jaiotzak eguna eta gaua bereiztuko ditu, benetako arrainak jarri dituzte errekan, eta beste hainbat apaingarri ere baditu. San Anton egunera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 17ra arte, alegia.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |