Elgoibarko 356 umek hartuko dute parte aurten Atxutxiamaikaren eta Udal Ludotekaren artean antolatzen dituzten udalekuetan. Gaur izan dute aurreneko eguna.
63 ume eta zazpi begirale batu dira gaur Mendaron udalekuetako lehenengo egunean. Eskolako jolastokian elkartu dira 10:00etan, eta taldetan banatu ostean, herriko gune ezberdinetarako bidea hartu dute.
Bi astean aurreratu du Mendaroko Udalak Maite Maiora kirolguneko ur parkearen irekiera. Ostiral honetan, ekainaren 2an, jarriko dute abian kirolguneko ur-parkea.