Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 20 elgoibar bi erroberatanGoizean goiz errobera mordoa ikusi ahal izan dira Elgoibarko kaleetan behera. Izan ere, Elgoibar bi erroberatan egitasmoaren harira txirrinduzaleak Kalegoen plazan abiatu eta Elgoibarren barrena ibili dira, besteak beste Sallobente auzora joanez. (argazki bilduma dauka)

2015 09 18 elgoibar bierroberatan 2014aHerri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak antolatuta, Elgoibar bi erroberatan bizikleta ibilaldia izango da domekan, irailaren 20an. Distantzia laburretan txirrindua gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatu dute. 

2015 09 10 gaztelekuaGaztelekua irudi berriarekin itzuli da uda ondoren. Lokala margotu ostean, eguaztenean zabaldu zuten. Hezitzaileak Maialen Astigarraga, Saioa Arriola, Maite Usabiaga eta Ander Osoro izango dira.

2015 09 10 ainhoaherriaHaizea dator Iparraldetik! elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko egitasmoa antolatu dute elkarlanean herriko hainbat eragilek. Egitasmo horren barruan, Iparraldeko hainbat txoko eta mendi ezagutzeko aukera izango da Elgoibarko Izarrak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak elkarlanean antolatu duten mendi-ibilaldiari esker. Ainhoatik Donibane Garazira izango da ibilaldia, urriaren 10etik 12ra bitartean.  

2015 06 10 mintxetakoigerilekuaDomekan, irailaren 6an, amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Ekainaren 13tik irailaren 6ra bitartean 45.123 erabiltzaile zenbatu dituztela jakinarazi dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Iazko erabiltzaile kopurua (34.522) hobetu den arren, ez da orain bi urtekoa (53.527) gainditu.

2015 06 25 irienlagunak1Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiak bisitan etorriko dira bihar (ekainak 26) Elgoibarrera. Martinbertso DJ, Largabista eta Marikalanbrek ikuskizun parte-hartzailea eskainiko dute Maalako parkean, eta entzierro txiki batekin emango diote amaiera jaiari.

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatutako udako txokoetan 274 umek eman dute izena (243 izan ziren iaz). Uztailaren bukaerara bitartean euskaraz, eta hezkidetzan oinarrituta, hainbat kantu eta jolas egingo dituzte, eta herriko txokoak ezagutzeko aukera ere izango dute.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza