Iazko udazkenean Jolasaren Astea ospatu zuten herriko hainbat eragilek Udalarekin elkarlanean, eta jolasa kalera atera zuten estreinakoz. Egitasmoak izan zuen harrera ona ikusita, haren bidetik antolatu du Udalak 'Jolasa kalera barixakuetan' egitasmoa, Atxutxiamaikaren laguntzarekin, eta maiatzaren 5ean egingo dute lehenengo saioa.
2005 eta 2010. urteen artean jaiotakoentzako udarako eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Udal Gaztelekuak, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Udaleku irekiak, ibiltariak eta surf ikastaroa antolatu dituzte eta maiatzaren 14a izango da izena emateko azken eguna.