Bi astean aurreratu du Mendaroko Udalak Maite Maiora kirolguneko ur parkearen irekiera. Ostiral honetan, ekainaren 2an, jarriko dute abian kirolguneko ur-parkea.
Iazko bero-aldiak kontuan izanda aurreratu dutela ur parkearen irekiera azaldu dute Udaletik, "herritarrek bertan freskatzeko aukera izan dezaten". Egunero egongo dira martxan ur txorrotak, 10:00etatik 20:00etara, irailaren 16a bitartean.
Era berean, kirolgunean dauden mahai eta eserlekuak txukuntzeko lanak egiten ari direla jakinarazi dute Udaletik.