Aurreko urtean bezala, Udal gaztelekuak, Udal ludotekak eta Atxutxiamaikak Jolasaren Astea egingo dute urrian.
Programaren ekimenetako bat Jolasa plazara izango da. Urriaren 20an egingo dute, Kalegoen Plazan, eta eragileen asmoa jolas mota desberdinak kalera ateratzea da. Horretarako herriko eragileen parte-hartzea sustatu nahi dute, ziur daudelako askoren metodologiaren oinarrian jolasa dagoela, musika, orientazioa, sormena edo bestelakoak lantzeko. "Gure helburua, normalean ikusten ez diren jolas horiei kalean tokia egitea da, eta, horretarako, eragileak animatu nahi ditugu euren jolasak plazara ekartzera", esan dute. Gonbite honetara animatzen diren eragileek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi dezakete edota 628 170 330 telefonora deitu.