Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 26 haur parkea berrituta mendaroMendaroko eta Elgoibarko hainbat haur-parketan mantenu eta berritze lanak egingo dituzte datozen asteetan.

Mendaroko Udalak eskatuta, Garagartza eta Zelaikua parkeetako kautxuzko zoladurak aldatu dituzte. Garra, S.L. enpresak egin ditu lan horiek eta 12.954,26 euroko aurrekontua izan dute lanek. Zoladura indargetzaile zaharra kendu, zolata garbitu eta talkak xurgatzen dituen beste azalera bat jarri dute, kautxu jarraituz egindakoa.

2023 04 26 haur parkea berrituta mendaro 2

Era berean, Elgoibarko zenbait haur parketan mantentze lanak egiten ari dira, Santa Klara 30, Santa Klara 20, Jausoro, Eulogio Estarta eta Idotorbeko haur parkeetan, hain justu ere. Udaletik zehaztu dutenez, haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan gauzatuko dituzte lanok. Udaberriko oporraldia baino lehen hasi zituzten lanak; gaizki dauden piezak ordezkatzen eta parkeak lixatu eta garbitzen. Kautxuzko zoruan konponketa puntualak ere egingo dituzte, eta presiopeko ur- makinarekin garbitu.
Ekainerako lan guztiak amaituta egotea aurreikusten dute. Inbertsioa 14.928,32 eurokoa izango da, BEZ kanpo.

2023 04 26 haur parkea Elgoibar jausoro

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza