Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 11 odisea mahai jokoak mendaro catan jokoan1 BARREN 1Eibarren egoitza duen Odisea elkarteak mahai-jokoen jardunaldia antolatu du apirilaren 15erako Mendarorako. Jardunaldi horren barruan txapelketak ere antolatu dituzte Catan eta Carcassonne jolasetara. 

 

Catan eta Carcassonne jolasetan lehiatzeko aukera izango da besteak beste apirilaren 15erako Mendaron antolatu duten saioan. Devir argitaletxeak argitara emandako jokoa da Catan, mahai-joko modernoetan aurrenekoetakoa, eta erreferente bihurtu dena. Gaur egun 40 herrialde baino gehiagotan dago eta 30 hizkuntza baino gehiagotan jokatzen da. Klaus Teberrek sortu zuen Catan, 1995.urtean, eta 2015az geroztik, euskarazko bertsioa ere badu. Plazaratutako baliabideen kudeaketan oinarrituriko 2-6 jokalarirentzako mahai-jokoa da. Jokalariak herri, hiri eta bideak egin behar dituzte puntuak lortzeko. Eraikitako herri, hiri eta bideek puntuak ematen dizkiote jokalariari eta 10 puntura lehenengo heltzen den jokalariak irabazten du. Ordenagailu eta telefono mugikorretarako ber­tsioak ere badaude. Carcassone, berriz, Erdi Aroan gidatutako mahai-jokoa da, 8 urtez gorakoentzako aproposa eta bi eta lau jolaskide artean jolastekoa. 
 
Mahai jolasen jardunaldi hau frontoian egingo dute, goiz eta arratsaldez. Goizez, 10:00etatik 14:00era bitartean, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30era. Era berean, antolatzaileek aurreratu dute zozketak ere izango direla. Odiseak antolatu du saioa, besteak beste Udalaren laguntzarekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza