Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 13 santa eufemia urreagarai arg jose mari hernandez sendinMarkina-Xemein, Ziortza Bolibar eta Aulesti artean dago Urregarai (704 metro) mendia. Hara joateko mendi irteera antolatu du Morkaikok, herriko ikastetxeekin elkarlanean, domekarako.

Morkaiko mendi taldeak Elgoibar Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteeretan seigarrena izango da domekan Urregarai mendira egingo dutena. Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira 9:30ean, eta autoz joango dira Lekoitzeko mendateraino. Autoak laga eta oinez igoko dira tontorreraino. Paisaia karstiko batean barrena ibiliko dira mendizaleak, eta baseliza ttipi bat ere badago eremu karstiko ikusgarri horretan, Santa Eufemiakoa, hamaika mitok eta elezaharrek sarritan aipatzen dutena. Joxe Miel barandiaran ikerlari ezagunak jasoa da, adibidez, tontorraren izenaren jatorriari buruzko elezaharra, zeinak dioen urrezko kanpai edo kaxa bat ezkutatzen dela mendiaren barrualdean, eta hortik Urregarai izena.

Mendi irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago, baina umeek ezingo dute bakarrik joan, guraso edo arduradunen batek lagunduta baizik. Sei bat kilometroko ibilaldia izango da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza