Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 23 atxutxi surf ikastaroa1Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak prest du udaberrirako eskaintza. Martxoaren 4ra arte eman daiteke izena Udaberriko Txokoetan zein Zarautzen egingo duten lau eguneko egonaldirako. 

Elgoibarko Izarraren Udaberriko Txokoetan bi eta hamabi urte bitarteko umeek (HH 2 eta LH2) parte hartu ahal izango dute, martxoaren 21etik apirilaren 1era arte. Kalegoen plazan, elizako arkupeetan, batuko dira eta  09:00etatik 13:00etara bitartean arituko dira txokoetan. Hala eskatzen dutenentzat zaintza zerbitzua (Goiz Txokoa) ere eskainiko du Atxutxiamaikak, 07:30etik 09:00etara. Prezioari dagokionez, 50 euro ordaindu beharko dira eta 45 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek. Plazak mugatuak direla ohartarazi dute Aiasialdi taldeko arduradunek. Izena emateko hainbat modu daude:

  • Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4 behea), Internet bidez formularioa beteta, telefonoz (943 741 626) eta honako e-postara idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

•Zarautzen egonaldia

Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko gaztetxoentzat lau eguneko egonaldia antolatu du Atxutxiamaikak Zarautzen. Martxoaren 29tik apirilaren 1era izango da. Mendi irteerak eta surf ikastaroa egingo dituzte, besteak beste. Parte hartzeko 100 euro ordaindu behar dira (90 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek)

Internet bidez eman daiteke izeba, hemen klik eginda edo gorago aipaturiko moduetan bestela.

2016 02 23 atxutxi surf ikastaroa2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza