Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 16 palentziako mendiak morkaikoPeña Prieta (2539 metro) eta Espigüete (2451 m.) moduko mendiak igotzeko aukera izango dute Morkaikok eta Eibarko Klub Deportibok Palentziako Mendietara antolatu duten irteeran izena ematen dutenek.

Urriaren 1ean, zapatua, eta 2an, domeka, izango da mendi irteera. Zapatu goizaldean abiatuko dira Palentziarantz eta Puerto de San Gloriotik hasiko dute ibilaldia. Peña Prieta (2539 m) tontorretik igaro ostean, Cardaño de Arrigan amaituko dute lehen etapa hori, 18 kilometroko ibilbidea osatuz. 1.150 metroko desnibela gaindituko dute zazpi bat ordutan. Curavacas aterpetxean (Triollo) egingo dute lo ta domekan 13 kilometroko ibilbidea proposatuko diete antolatzaileek mendizaleei. Espigüete (2451 m) mendira igoko dira, eta igoera hori mendiaren ekialdeko ertzetik egingo dute, eta, tontorra egin eta gero iparraldeko Arrailetik jaitsiko dira. Sei bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten dute. Burua babesteko kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango dela ohartarazi dute eta baita mendian federatua egotea ere.

Irteerari buruzko xehetasun guztiak morkaiko.eus webgunean daude.
Morkaikoko eta Klub Deportiboko bazkideentzako prezioa 100 eurokoa izango da, eta 120 euro ordaindu beharko dute gainerakoek. Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen direla zehaztu dute.
Online eman daiteke izena, HEMEN, edo aurrez aurre, Morkaikoren egoitzan, eguaztenetan, 19:00etatik 20:15era. Irteera honetan 25 lagunentzako lekua dagoela esan dute antolatzaileek.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza