Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 14 gaztelekua mendaroMendaroko Gaztelekuak Zubigazte programa jarriko du abian aurten ere. Nerabeei euren ideia eta iniziatibetan oinarritutako aisialdi eskaintza pertsonalizatua eskaintzea da egitasmo honen muina.

Sustatzaileen berbetan, Zubigazte aisialdi programaren helburua da Ludoteka eta Gaztelekuaren artean dauden adin tarteetako nerabeei eskaintza erakargarriagoa ematea. Iaz egin zuten aurrenekoz, eta ikasturte honetarako abian jarri duten programako saioak hilabete bakoitzeko bi larunbatetan egingo dituzte. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei dago zuzendua, eta Gaztelekuan izango da batzarrak, 17:00etatik 18:00etara bitartean.
Honakoak dira Zubigazteko saioak egingo diren egunak:

  • Iraila: 16 eta 23
  • Urria: 14 eta 21
  • Azaroa: 11 eta 18
  • Abendua: 9 eta 16
  • Urtarrila: 13 eta 20
  • Otsaila: 10 eta 17
  • Martxoa: 10 eta 17
  • Apirila: 14 eta 21
  • Maiatza: 12 eta 19
  • Ekaina: 9 eta 16


Izen emateko Mendaroko Udaletxera edo Ludotekara jo behar dute interesdunek. Edozein zalantza argitzeko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 944 685 713 telefono zenbakira.

 • Ikasturte hasiera Gaztelekuan eta Ludotekan
Mendaroko Gaztelekuak ostiral honetan, irailaren 16an, hasiko du ikasturtea. Ludoteka, berriz, zabalik dago joan den irailaren 12az geroztik. Batean zein bestean izena emateko edota edozein zalantza argitzeko deitu 94 468 5713 telefono zenbakira edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. email helbidera.

2022 09 14 gaztelekua mendaro zubigaztegaztelekuorria

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza