Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 16 ur txorrotak mendaroBihar, hilak 17, zabalduko dituzte Maite Maiora kirolgunean dauden ur txorrotak Mendaron. 

Azken egunetan egiten ari den beroari aurre egiteko une aproposean irekiko dituzte txorrotak. Eta gainera, iragarpenen arabera, beroak ez du etenik izango; ez, behintzat, zapatura arte –abisu horia ezarri du Euskalmetek gaur eta biharko–. Muturreko tenperatura oso altuak espero dira gaur 14:00etatik 18:00etara eta bihar 13:00etik 19:00etara. Eta horrez gain, tenperatura altu iraunkorraren bi alerta ere aktibatu ditu Euskal Meteorologia Agentziak; eguneko minimoak 20 graduko langatik ozta-ozta jaistea espero dute, eta maximoak, berriz, gertuago izango dira 40 graduetatik 35etik baino. (ikus alertak https://www.euskalmet-en)

Egunero egongo dira martxan ur txorrotak, 10:00etatik 20:00etara bitartean, irailaren 18ra bitartean. Gaur Mendaroko Ikastolako umeak izan dira Maite Maiora kirolgunean, eta eurentzat ere zabaldu dituzte ur txorrotak.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza