Amona Joxeparen istorioak ikuskizuna antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika aisialdi taldeak biharko, urriaren 23rako.
HH2 eta LH2ko umeentzat izango da saioa, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan, 17:30ean hasita. Merlin aztiaren magiaz, liburu magikoaz eta Gorrixka eta Buztantxo azeritxoen istoriaz gozatzeko aukera izango dute txikiek.