Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-11-20 raidakAzken urteotako ohiturari jarraituz mendi-emanaldi zikloa antolatu du Morkaikok azaro-abendu bueltarako. Gaur (azaroak 19) izango da aurreneko saioa, raid proben inguruan. Aaron Garmendiak eta Imanol Garaizabalek (ondoko argazkian) eskainiko dute hitzaldia, musika eskolan.


Euskal Herriko raid proben ligan lehen postuan dauden Imanol Garaizabal elgoibartarra eta Aaron Garmendia laudioztarraren hitzaldiarekin hasiko da gaur, 21:00etan, Morkaikoren mendi emanaldi zikloa. Garaizabalek eta Garmendiak indarra hartzen ari den kirol modalitate honen inguruko jakin beharrekoak azalduko dizkiete Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan batuko diren lagunei.

Mendi emanaldien ziklo hau beste lau saiok osatuko dute: azaroaren 27an, Pioletak dantzan izeneko hitzaldia eskainiko du Iñigo Andolak, leku eta ordu berean, eta abenduaren 2rako, mahai-ingurua antolatu dute. Uxue Fraile, Silvia Trigueros eta Maddi Arrazola gonbidatu dituzte eta Ainhoa Lendinezek zuzenduko du saioa. Abenduaren 11rako, berriz, Alex Txikon eta Ekaitz Maiz ekarriko ditu Morkaikok Herriko Antzokira, Arnaldo askatu, politika askatu herri plataformarekin elkarlanean. Bukatzeko, abenduaren 18an, Mikel Arosa, Julen Salaberria eta Eñaut Izagirrek Eskandinabike esperientziaren berri emango dute, musika eskolan. 21:00etan hasiko dira saio guztiak.

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza