Bi astean aurreratu du Mendaroko Udalak Maite Maiora kirolguneko ur parkearen irekiera. Ostiral honetan, ekainaren 2an, jarriko dute abian kirolguneko ur-parkea.
Ekainaren 3an hasiko da bainu denboraldia Elgoibarren, izan ere, egun horretan zabalduko dituzte-eta Mintxetako aire libreko igerilekuak eta ur parkea. Irailaren 10era arte egongo dira zabalik.
Festetarako kamiseta sortzeko saioarekin hasiko da bihar, hilak 23, Elgoibarko Udal Ludotekak antolatzen duen Aste Nagusiaren 13. edizioa. Ludotekan eta Kalegoen plazan egingo dituzte ekintzak.
Elgoibarren egin zuten, 2021eko urrian, Kukulaisi euskaltzaleen topagunea eratzeko ekitaldia, eta elgoibartar bat izango da orain euskarazko aisialdia artikulatu eta garatzeko sortu zuten federazioko lehendakaria.