Teknologiaren garapenari esker, etxeko zein lantokietako kontabilitatea errazago eramaten da ordenagailuaren laguntzaz. Ordenagailurik ez zegoen sasoian, baina, beste modu batzuk zituzten kontuak eramateko. Elgoibarko baserritarrek osatutako ermandadeak adibidez, makila bat erabiltzen zuen ganaduaren kontabilitatea egiteko.