Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 24 ahotsak agurne nati muguruzaBizimodua zeharo aldatu dela diote Agurne Muguruza (Elgoibar, 1935) eta Nati Muguruza (Elgoibar, 1938) ahizpek. “Derrepente ez bazenduan ekartzen, ematen zaban ez zendula balio. Ez da oin bezela, programauta dauala dana”, dio Edurnek amatasunaren harira ahotsak.eus atarian ikus daitekeen bideoan

2016 02 25 ahotsak idiprobak soartenIdi probetan jende ugari ibiltzen zen sasoi batean Elgoibarren, besteak beste, baserri guztietan zeudelako idiak. Santa Klaran egon zen Soarteko probalekuan edo auzoetakoan jokatzen zituzten idi-probak. Horietan egin zituzten desafioak eta pizten zuten ikusminari buruzko testigantza ugari dituzte jasota ahotsak.eus webgunean. (bideoak dauzka)

2016 01 29 ahotsak luismariiriondoElgoibar makina erremintaren hiriburu egin zuten hainbat eta hainbat lagunen antza dute Luis Mari Iriondoren bizipenek. Eskolan ondo zebilen arren, aitak 13 urterekin lanera bidali zuen. Pintxe izatetik, baina,"aprendiz" izatera igaro zen hurrengo urtean. Urte batzuk beranduago, berriz, Acmen gerente izatera ailegatu zen. Ahotsak.com-en jasota daude Luis Mari Iriondoren bizipenak, berak kontatuak. (bideoa dauka)

2015 11 30 ahotsak sallobente 1973 iaki linazasoroGauzak nola aldatu diren -edo ez diren- ikusteko tresna paregabea da Ahotsak. Arlo guztietan, eta baita euskararen ingurukoetan ere, noski. Elgoibarko euskararen egoerari buruzko pasarte eta bideo dezente dituzte jasota ahotsak.eus web orrian. 

2015 10 14 kantu jolasak ahotsak IDon Don Kikilikon, Dona Dona Katona, Arriola Marriola, Kukurruku, Katarramixon… kantu-jolas ezagunak dira adinean aurrera doazenenentzat, eta, aldiz, ezezagunagoak gazteen artean. Elgoibarko Ahotsak proiektuari esker, baina, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibarko Herri Eskolako ikasleenganaino ailegatu dira euren guraso eta aiton-amonek jolaserako erabili ohi zituzten kantu-jolasok. Ikasi eta abestu dituzte eta baita sarean jarri ere kantu-jolasekin egin dituzten grabazioak. (bideoak dauzka)

2015 09 10 ahotsak laiaketan 1941Laia nekazaritzan mekanizazioa baino lehen lurra iraultzeko erabiltzen zen tresna da. Lan nekeza zen eta esku asko behar izaten ziren lurra biratu eta hurrengo uztarako prest lagatzeko. Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (Elgoibar, 1920) makina bat bider ibili zen laiaketan neska koxkorra zen sasoian. (bideoa dauka)

2015 07 28 erromeriaidotorben 1956 06 29Erromeriak euskaldunen ohiko festa modua ziren lehen eta gazte zein helduak elkartzeko guneak ziren. Elgoibarko leku eta auzo askotan egiten zituzten lehen erromeriak: Kurutzetan, Aiastian, Idotorben, Kamiñerokua frontoian, Maltzagan, Usatotorre baserrian... Erromeria horien eta sasoi bateko Elgoibarko jai-giroaren inguruko makina bat pasarte dituzte jasoak ahotsak.com atarian.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza