Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

altzola jaiak elgoibartarren esanetan27Aurten ez da San Joan ospakizunik izan Altzolan, baina urte askoan sona handia izan zuten sanjoanek Elgoibarko auzo horretan. Ahotsak.eus atarian jasota dituzten hainbat elgoibartarren testigantzak dira horren erakusle.

 nekazaria elgoibar ahotsak gure gipuzkoa garia36ko Gerra osteko gosetean kaletarrak baserrietara joaten ziren garia ebakitzera, tripa-alde lanera. Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserriko Josefa Gabilondo Agirregomezkortaren testigantzak jasota dituzte ahotsak.eus-en.

ahotsak elgoibar sotera zubiaurre usetxe 1929Argindarrak huts egiten duenean, ezerk gutxik funtzionatzen du gaur egungo etxerik gehienetan. Hainbat elgoibartarrek, baina, beste era bateko sasoiak ezagutu zituzten. Ahotsak.eus webgunean argindarra baserrietara heldu zen garaiko hainbat testigantza dituzte jasota.

jose gurrutxaga elgoibar 2007 ahotsakJose Gurrutxaga Ondartzari (Elgoibar, 1921-2016) korrika egitea betidanik gustatu izan zitzaion. Soldadutzara joan zenean ere korrikara apuntatu zen. 46 urterekin hasi zen beteranoetan korritzen, eta sarri geratu zen txapeldun. Hainbat Espainiako errekor izan zituen eta beteranoentzako Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen, Suedian eta Italian. Ahotsak.eus-en hainbat bideotan dituzte jasota Jose Gurrutxagaren testigantzak.

inauteriak elgoibar 1943Julen Zabaletak (Elgoibar, 1921) akorduan duenez, Elgoibarren beti martitzena izan da “karnabaletako egunik onena”. Gainerako egunetan asko ei ziren Elgoibartik Eibarrera inauteriak ospatzera joaten ziren elgoibartarrak. Gerra ostean ospakizunak “suspendituta” egon zirela ere gogoan du, eta baita torradak eta pellak jateko ohitura ere. 

ahotsak elgoibar etxegina santaeskea 1954Santa Ageda Bezpera Eguna, otsailaren 4a, zapatuan egokitu da aurten, eta horrenbestez, egun berean arituko dira Elgoibarko Izarraren koruak baserrietan; eta Etxegiñakoak kaleetan. Maite eta Miren Vallejo ahizpek gogoan dute ume sasoian abesten zuten abestia. Ahotsak.eus-en dute jasota.

ahotsak luis mari iriondoUrtero legez, Gabonetako Loteria izan da gaurko egunez elkarrizketarako gai nagusia ia bazter guztietan. Dirua edukitzeak, baina, diru asko izan arren ere, ez du zoriontasuna ziurtatzen. Bada zorioenez, dirua ez den beste gauza batzuetan bizipoza bilatzen duenik, eta horixe da "loteriarik" onena. Luis Mari Iriondo Garate (Elgoibar, 1931) elgoibartarraren kasuan, ordenagailua izan da loteriarik handiena.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza