Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 12 ahotsak abbadia sariaAhozko ondarea jaso, berreskuratu eta zabaltzeko sortu zuten Ahotsak proiektua 2003an. Urteotan euskararen alde egin duen lana saritzeko emango diote Abbadia saria, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Elgoibarko 89 hizlariren 1.500 pasarte baino gehiago dituzte jasota ahotsak.eus webgunean eta Mendaroko 19 hizlariren 262 pasarte.

2018 10 25 julian zabaleta yulen elgoibar eibarko etxian barrenGure Balioak Saria jasoko duen Julen Zabaleta 'Yulen'ek bi zaletasun izan eta landu ditu bere bizitzan: marrazketa eta mendia. Bere ahotsean eta hizkeran ikus-entzun daitezke bere bizipenak ahotsak.eus webgunean. 94 pasarte dituzte jasoak bideoan.

2018 07 16 sallobente argazki zaharra ahotsakSallobente-Ermuaran bailaran lau bat arto-errota ezagutu zituen auzoko Orraindi baserrrian jaio zen Juana Txurruka Osorok. Errota horiek garia ehotzeko ez zeudela behar bezala prestatuta gogoan du, eta Mendaroko errotara joaten zirela garia ehotzera. Ogi falta eta garia entregatu beharreko egunak ere ezagutu zituen Juanak, ahotsak.eus-en jasota dauden testigantzetan.

maria ormaetxea inarraTxikitatik izan du bertsoetarako zaletasuna Maria Ormaetxea Iñarrak. 1916an jaio zen Eibarko Iraegi baserrian eta hogeita hamar urte zituela Elgoibarko Aizpizkarbekoa baserrira ezkondu zen, bertako Casto Agirregomezkortarekin. Santa Ageda kantaren zati bat ere gogora ekarri du ahotsak.eus-en jasota duten bideoan.

zuhaitz gurrutxaga elgoibar 1997 egipto espainiagaz"Bi esperientziak izan ziren onak: 14 urterekin Errealera joatea eta Wembleyn jokatzea Espainiako selekzioarekin, baina azken hori izugarria zen". Zuhaitz Gurrutxagak futbolean nabarmentzen hasi zen garaiak dakartza gogora ahotsak.eus-en. Oraindik C.D Elgoibarreko jokalaria zen sasoikoak, hain justu ere. Goi mailako futbol jokalari asko eman ditu Elgoibarrek baina gutxik izan dute Wembley moduko futbol zelai mitkoan jokatzeko aukera.

felix etxeberria korrika ahotsakFelix Etxeberriak jaso zuen Debabarreneko Gure Balioak Saria, “euskararen alde egindako ibilbide luze eta emankorragatik”. Besteak beste, Elgoibarko alfabetatze eta euskalduntzearen, Ikastolaren eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen sorreran eta garapenean “arima eta motorra” izan zelako. Bere bizitzako pasarte esanguratsuenak jasota dituzte ahotsak.eus webgunean.

errosario elgoibar errekaldetik arg zaharra guregipuzkoaErrosario kaleak punta bietan dorretxe bana izan zituen, baina gaur bakarra geratzen da. Granadako dukearena izan omen zen Errosario kaleko etxeetako bat. Hain zuzen, 1914an Elgoibarren jaio zen Antonia Larrañaga hamalau urterekin Duque de Granadarenera joan zen zerbitzari lanetara.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza