Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen duten Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten. Euskal Herriko hamasei adituk euskarak inguru digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute, zapatuan. Gotzon Garateri buruzko testigantzak jasota dituzte ahotsak.eus atarian.
Sasoi bakoitzak bere lanbideak ditu. Garai berrietara moldatzen dira batzuek eta desagertu besteak. Mikeleteen lanbidea da horietako bat. Agustin Gurrutxagak ahotsak.eus-en azaltzen duen moduan, mendiak zaindu, garraiatzen ziren gauzak zaindu eta antzerako lanak egiten zituzten. Julian Zabaletak Julio eta Nicolas mikeleteak ditu akorduan.
Elgoibarren angulak, aingirak, amuarrainak edo barboak arrantzatzen zituzten garaiak ezagutu zituzten elgoibartarren testigantzak jasota dituzte ahotsak-eus webgunean. Montes aldizkariak 1949. urtean argitaratu zituen estatistiken arabera, 1947. urtean Deba ibaian 185 kilo amuarrain, 175 kilo angula eta 35 kilo barbu arrantzatu ziren.
Sari eta errekonozimendu ugari jaso zituen Pako Iriondok bere bizitzan, eta kirolari gipuzkoar onenarena izan zen horietako bat.
Debako ontziolan eraiki zuten Rio Ego itsasontzia, egurrez egindako garaiko handienetakoa (1.200 tona pisatzen zituen). 1920ko irailaren 29an, San Miguel egun batez, itsasoratu zuten eta demaseko ikusmina sortu zuen bailaran. Juanito Arrieta elgoibartarrak 15 urte zituen, eta aitaren furgoneta zaharrean joan zen Debara, ureratzea ikustera. Ahotsak.eus.en dute jasota Arrietaren lekukotza.
Inauteriak gainean ditugula eta, beste sasoi batzuetan nola ospatzen zituzten gogora ekarri nahi izan dugu. XX. mende hasieran, inauteriak martitzenean bakarrik ospatzen ziren Elgoibarren, eta sokamuturra izaten zen inauterietako ekitaldirik garrantzitsuena. Antzinako trajea jantzita udaletxeko Pleno Aretoan egiten zen dantzaldiak ere sona handia izan zuen aurreko mende hasieran.
XX. mendearen hasieran babak izaten ziren erdi mailako familia baten elikagairik ohikoenak. Gorriak, zuriak, beltzak... berdin zen zein eratakoak ziren. Kontua da, jatorduetan, ia Elgoibarko familia guztiek babak jaten zituztela.