Kilometro bertikalen Euskadiko Kopako azken proba puntuagarria jokatu zuten atzo Arabako Asparrena herrian, Araia-Aratz kilometro bertikala. Gizonezkoetan Iñigo Lariz Azkue izan zen azkarrena, 36 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Kopako sailkapen nagusian Aitor Osak lortu ditu puntu gehien, baina atzoko sari banaketara agertu ez zenez, araudia betez, bigarren sailkatuari eman zioten Kopa, Iñigo Larizi. Emakumezkoetan Virginia Perez Mesonero gailendu zen eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak lortu zuen bigarren postua.
Uholdeak izan dira orain dela gutxi Saharako errefuxiatu kanpamentuetan eta kalte larriak eragin dituztenez Eibar-Sahara Elkartekoak eta Saharako Ilargi Gorriak diruz laguntzea eskatu dute kalte horiei aurre egiteko.
Iban Fernandezek bete du bere buruari jarri zion erronka: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 19:10ean amaitu ditu lanak, aurreikusitakoa baino 20 minutu lehenago.
Azketatik Erlora igo al daiteke 10 minutuan? Erronka horixe jo zion Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioko lan-taldeak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. Gaur jokatu dute erronka eta Iñigo Lariz eta Maite Maiora izan dira azkarrenak. Batak zein besteak lortu dute apustua haustea.
Aurrera doaz, poliki-poliki, azaroaren 28an Elgoibarren egingo den Euskarak 365 Egun lipdub-eko lanak. Duela egun batzuk Beitxu, beitxu! kanta eta kantu-bideoa aurkeztu bazuten ekimen horren antolatzaileek, oraingoan kanta horren leloaren edo errepikaren koreografia txiki bat erakutsi dute.
Abenduaren 19an (larunbata) izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finala. Hitzordua Donostiako Ilunben izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Finala bertatik bertara gozatzeko sarrerak Elgoibarko Izarran salduko dituzte, eta, nahi izanez gero, autobus-txartelak ere badauzkate Donostiara autobusean joan nahi dutenentzat. Abenduaren 5a izango da Elgoibarko Izarran sarrerak hartzeko azken eguna.
Ertzaintzaren auto batek istripua izan du gaur gauean, 20:40ak inguruan, Lerun industriagunean, Lerun jatetxearen aurrekaldean, hain justu ere. Dirudienez lapurtutako auto baten atzetik zebiltzan ertzainak, eta geratzera joan direnean hark jo egin du berena. Ez da zauriturik izan.
Amona Joxeparen istorioak ikuskizuna antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika aisialdi taldeak biharko, urriaren 23rako.
Udazken Festa antolatu du zapaturako, urriaren 24rako, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen aisialdi taldeak. Kalegoen plazan egingo dute festa, 11:30etik 13:30era eta han sagarraren mundua ezagutzeko aukera izango dute HH2-LH2ko haurrek.
Iban Fernandez elgoibartarrak erronka jo dio bere buruari: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian.
Empresa Vasca y Sociedad fundazioak, Euskal Enpresaren Gaua ospatu du asteon Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian Mendaroko Egile Corporation XXI enpresako fundatzaile eta presidente Eduardo Junkera Perez, izendatu du 2014ko Euskal Enpresaririk onena. Saria jasotzean familia, bazkideak eta langileak eskertu zituen eta bera gaztea zela etxean zegoen beharrik egon ezean orain dagoen lekura ez litzatekeela iritsiko azpimarratu zuen.
Bizikidetza sustatzeko programa berria osatzeko bilera irekia egingo dute gaur, urriaren 21ean, Elgoibarko Kultur Etxean. Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek egin dute bilerarako deia. Bilera horretan partekatu nahi dituzte gai horren inguruan herritarrek dituzten ikuspegiak partekatu nahi dituzte.
Dagoeneko ez dago izena emateko aukerarik Aire ahizpek, datorren zapatuan, Belaustegin eskainiko duten kantu-bazkarirako.
Joan zen ostiralean aurkeztu zuen Kondiak Hartzekodunen Konkurtso eskaera Donostiako Merkataritza Arloko Auzitegian. Epaileak eskaera tramiterako onartzen badu, administrari bat izendatuko du, aurrerantzean enpresa kudeatzeaz ardura dadin.
Haizea dator Iparrraldetik! zikloaren laugarren emanaldia izan genuen pasa den astean. Antton Luku eta Miren Artetxe aulki banatan eserita, erdian mahaitxo bat zutela, Iparraldeko tela batekin tapatuta. Gaia: Iparraldeko kultura.
Miren Artetxek izan zuen bidezidorrak proposatu eta puntuak jartzeko ardura, eta Antton Lukuk erantzutekoa. Biek ere Iparraldeko hizkera-moldean jardun zuten, elgoibartarron belarrien gozagarri. Bagenuen elkar ulertuko ez ote genuen kezka, baina gure beldurrak laster uxatu ziren biak ala biak berbetan hasi zirenean. Gozagarria ez ezik ulergarria ere bazen haien jarduna.
Domekan egin zuten Elgoibarren, mendiko bizikleta zaleek, Debabarreneko VII. BTT Martxa, Debegesa garapen agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Debemenen laguntzarekin, antolatutako ekimena.
Donostian, ‘Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!’ lelopeko manifestazioan izan zen zapatuan eta milaka eta milaka lagun elkartu ziren, herritarrak zein kolore askotako eragileak.
Unai Salegi baino gehiago izan zen atzo Mikel Hernandez soraluzearra Mendaron jokatu zuten apustu bitxian. 56 minutu behar izan zituen Hernandezek eginbeharreko lanak amaitzeko eta butanoa bizkarrean hartuta Gaintxipixako tontorrera iristeko. Unai Salegik tontorrerako azkeneko maldan laga zuen proba, hauspoa beteta.
Munduko Kopako azken proba jokatu dute Limone sul Gardan (Italia). Atzo, Limone Extreme Race kilometro bertikala jokatu zuten, eta hirugarren egin zuen Maiorak. Sailkapen nagusian ere hirugarren amaitu du. Gaur, berriz, bigarren egin du Maiorak distantzia ertaineko mendi lasterketen Munduko Kopako azken proba erabakigarrian, baina sailkapen nagusiko podiumaren atarian geratu da.
Morkaiko mendi taldeak prest dauka Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloko egitaraua. Pirinioetako, Alpeetako, Patagoniako eta Himalaiako hainbat txoko ekarriko dituzte Elgoibarrera aurtengoan. Bada berrikuntzarik ere, edizio "dinamikoagoa" osatu nahi izan baitu Morkaikok, eta areto eta gune desberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.
Haurren parte hartze aktiboa bultzatzea lan ildo nagusienetarikoa izango dute aurten Elgoibarko Ludotekan eta Daixola!-n, eta, hezitzaileen laguntzaz, haur eta gaztetxoek proposatutako jarduerak errealitate bihurtzeko aukera eskainiko diete ludoteka zerbitzuak eta Daixola! proiektuak.
Elgoibarko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiek deituta, bizikidetza sustatzeko programa berria osatzeko bilera irekia egingo da urriaren 21ean, eguaztenean, Elgoibarko Kultur Etxean. Gai honen inguruan herritarrek dituzten ikuspegi desberdinak partekatu nahi dituzte bileran.
Kantu Eguna izango da urriaren 31 Elgoibarren. Euskal kantu herrikoiak kalean abesteko sortu zuten Elgoibarko Kale Kantarien taldeak antolatu du Kantu Eguna eta dagoeneko prest dute egitaraua. Egingo duten bazkarirako erretserba urriaren 23a baino lehen egin behar dela ohartarazi dute.
Elgoibarko Eskola Kirola elkarteak antolatuta, herriko umeek kirol ekintzak hasiko dituzte datorren zapatuan, hilaren 17an. Atletismo jardunaldia egingo dute Mintxetan.
Txileko Patagoniako Hoste uhartean esplorazioa, eskalada, bertako glaziarren gaur egungo ezaguera eta kartografia, zein ikerketa historikoa uztartzen dituen proiektua da Incognita Patagonia. Lau lagunek hartuko dute parte espedizioan, tartean Eñaut Izagirre elgoibartarrak. Espedizioak The National Geographic Society elkarte prestigiotsuak eskaintzen duen Young Explorers Grant beka jaso du eta baita Joxe Takolo beka ere.
Don Don Kikilikon, Dona Dona Katona, Arriola Marriola, Kukurruku, Katarramixon… kantu-jolas ezagunak dira adinean aurrera doazenenentzat, eta, aldiz, ezezagunagoak gazteen artean. Elgoibarko Ahotsak proiektuari esker, baina, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibarko Herri Eskolako ikasleenganaino ailegatu dira euren guraso eta aiton-amonek jolaserako erabili ohi zituzten kantu-jolasok. Ikasi eta abestu dituzte eta baita sarean jarri ere kantu-jolasekin egin dituzten grabazioak. (bideoak dauzka)
Elgoibarko Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatutako 2016ko egutegirako argazki lehiaketara aurkezteko epea barixaku honetan, urriaren 16an, bukatzen da.
Unai Salegi “Sarobe” mendaroarrak eta Mikel Hernandez plaentxiarrak elkarren aurka apustua jokatuko dute domeka honetan, hilaren 18an, Mendaron. Korrika, aizkoran eta butanoa bizkarrean hartuta neurtuko dituzte indarrak Mendaroko udaletxea eta Gantxipixa bitartean.