Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenei eta egin nahi duten herritar guztiei, euren inguru hurbilean aldaketak sustatzeko tresna da Akuilari izeneko telefono mugikorretarako aplikazioa. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak sortu du.
Errigora ekimena pozik agertu da azken kanpainak Elgoibarren izan duen harrerarekin. Guztira, Nafarroa hegoaldeko elikagaiez osatutako 97 saski saldu ditu Elgoibarren.
Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa 25. ediziora ailegatu da aurten. Abenduaren 14tik 20ra bitartean udaletxeko pleno aretoan jokatuko dituzte partidak nazioarteko hamar xakelarik, eta horien artean izango da Gustavo Barrenetxea elgoibartarra, hirugarren urtez jarraian.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Mendaroko Udalak. Eguaztenerako (azaroak 25) prestatu dituzten ekintzetan ETB1eko Gu Ta Gutarrak saio arrakastatsuko partaideetariko batzuen laguntza izango dute. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak ere hainbat ekintza antolatu ditu.
Elgoibarko udalbatzako kideek eta zenbait herritarrek hartu dute parte Bamakon, Maliko hiriburuan, joan den barixakuan egin zuten atentatua salatzeko bost minutuko kontzentrazio isilean.
Jokin Muñoz mendaroarra gailendu zen joan den zapatuan jokatu zuten Alkortako 10. Igoeran. Ion Revert sailkatu zen bigarren postuan, eta Unai Etxeberriak osatu zuen podiuma. (sailkapena eta argazki bilduma dauzka)
Emakumezkoen senior mailako Euskadiko Eskubaloi Selekzioaren deia jaso du Nora Kortaberria Bilbao (Elgoibar, 1997) eskubaloi jokalariak. Zarautzeko Aiala taldean jokatzen du Kortaberriak, Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailan. Eskubaloiarekin jarraituz, Eskubaloi Eskolaren neguko kanpaina jarri du martxan Sanlo kirol-taldeak.
Ikastolako ikasleek goizean goizetik girotu dituzte Elgoibarko kaleak, gaur. Berez, Santa Zezilia eguna domekan izango denez, Ikastolak barixakura aurreratu du ospazkizuna. 08:30ean ekin diote instrumentuak jotzeari eta kantatzeari Kalegoen plazan. Gero, handik, ikastolako bidea hartu dute.
Azaroaren 22a da Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Hori dela-eta barixakuan, azaroaren 20an, hasita musika jarduerak egingo dituzte Elgoibarren. Mendaron joan den martitzenean ospatu zuen Ameikutz musika eskolak Santa Zezilia, herriko plazan eskaini zuten ekitaldiarekin.
Pablo Garrido elgoibartarrak Gaza eta Cisjordania bisitatzeko asmoa du abenduan, CAPP Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera Palestinara egingo duen bidaian. Hango umeek behar dituzten materialak jasotzeari ekingo dio (arropak eta eskolako materiala), Palestinan bertan eskura emateko.
Euskararen egunaren harira antolatutako esaldi lehiaketan Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin.
Zapatu honetan, hilaren 21ean, egingo dute ‘Beitxu, beitxu!’ kantuan oinarritutako lip-dub-aren entsegu orokorra. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 900 lagun baino gehiagok hartuko dute parte azaroaren 28an egingo duten lip dub-ean.
Mendaroko ezker abertzaleak Alkortako X. Igoera antolatu du zapaturako (azaroak 21), euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 10:30ean hasiko da lasterketa, Herriko Enparantzan.
Gazteentzako TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketaren 2. edizioko sariak gaur banatu dituzte Elgoibarko udaletxean. Bi ekintzaile nafarrek aurkeztutako ideiak saritu dituzte.
Markel Bergarak (Elgoibar, 1986) Realarekin lotzen duen kontratua berritu du hiru denboraldi gehiagorako, 2019ko ekainarenaren 30era arte. Hala jakinarazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.
Udazkeneko produktu izarrak diren gaztainak eta perretxikoak izan ziren protagonistak joan den asteburan Elgoibarren. Batetik, Galiza etxeak 200 kilotik gora gaztaina banatu zituen Magosto Egunaren barruan; eta, bestetik, Karakate Mikologi elkarteak antolatutako Mikologi Jardunaldiak harrera oso ona izan zuen antolatzaileen berbetan. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko igeriketa taldeko kideek Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) lehen jardunaldian hartu zuten parte, zapatuan, Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan. Emaitza onak lortu zituzten igerilari elgoibartarrek, eta horien artean, Iker Calvok bizkar estiloan lortu zuen lehen postua nabarmendu behar da.
Gipuzkoako Elikagaien bankuak elikagai-bilketa “erraldoia” egingo du Gipuzkoako 72 supermerkatu handietan, azaroaren 27an eta 28an. Elgoibarko saltokietan ere egongo da elikagaiak emateko aukera. Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak jakinarazi duenez, boluntarioak behar dituzte elikagai-bilketan laguntzeko. Elikagaien bankuak 200 familia inguru lagundu zituen iaz Elgoibarren.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzatik eta EUDELetik egindako deiarekin bat egin du Elgoibarko Udalak, eta Parisko atentatuak salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian.
Olentzeroren etxera, Izenadubara, egun guztiko irteera antolatu dute Ludotekak eta Atxutxiamaikak abenduaren 12rako. Gaur irekiko da izena emateko epea, 15:30etik aurrera.
Azken metroan erabaki da gaur Karakateko igoera. Iñigo Lariz elgoibartarra eta Julen Aranguena kortezubiarra elkarrekin ailegatu dira Karakateko tontorrera eta esprint estu-estuan Larizek eskuratu du garaipena; jarraian lortzen duen laugarrena. 28 minutuan osatu du igoera, eta hortaz, ez du ondu iaz ezarritako errekorra (27:37). Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan da azkarrena (34:34). (bideoa, argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)
Jasone Osoro idazleak idatzi duen azken eleberriaren (12etan bermuta) barrunbeak azalaraziko ditu Epeletan irakurketa-tailerreko hurrengo saioan, astelehenean. Sautrela literatur saioko protagonista ere izango da Osoro.
Espainiar estatu osoko 155 zentrok hartu dute parte TOP 20 sarietan, eta 76k lortu dute izendapenen bat. Horien artean dago Debabarrenako ESI (Erakunde Sanitario Integratua). Ospitale-kudeaketa Orokorra kategorian hautagaietako bat da.
Gaztea Dantzan lehiaketara aurkeztutako 50 bideo-lanen artean, antolatzaileek 20 aukeratu dituzte finalerako eta horien artean da Mendaroko dantza taldeak aurkeztutako Kalea mugitu, dantzatu! izeneko koreografiaren bideoa.
Haizea dator Iparraldetik! ekimenari amaiera emateko, pastorala eta musika-kontzertua izango ditugu larunbat honetan Elgoibarren. Iparraldea hobeto ezagutzeko prestatutako zikloko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarren pastoral bat ikusteko estreinako aukera izango da.
Morkaiko mendizale elkarteak antolatuta, Karakateko 22. igoera jokatuko da zapatuan, azaroaren 14an. Lasterkariak 11:00etan abiatuko dira Kalegoen plazatik. Azken hiru urteetan Iñigo Larizek irabazi du proba eta errekorra ere berak ezarri zuen iaz: 27:37.
Udazkenero bezala, Galiziako Kultur Etxeak Magosto jaia antolatu du. Azaroaren 14rako (zapatua) gaztainak jateko gonbidapena zabaldu nahi du elgoibartar guztien artean.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jarduera berri bat martxan jarri nahi du, Spinning 60 + izenekoa. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako egokitutako spinning saioak izango dira.