Ekialdeko errege magoak gaur arratsaldean iritsiko dira gurera, Elgoibarrera eta Mendarora.
Familia Eguna, Gabon kantuak abesteko saioa, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita edota jaiotza mekanikoa ikustera joateko bisitarekin ospatu dituzte Eguberriak Elgoibarko Eguneko zentroko erabiltzaileek.
Casa Astigarraga Trail Taldearen (CATT) aurkezpen ofiziala egin zuten abenduaren 23an, Kultur Etxeko sotoan egin zuten ekitaldian.
Plaza Auzotik Arnoate baserriraino doan errepidearen zoladura berritu eta hesi-metalikoak jarri dituzte ertzetan, Mendaroko Udalak eskatuta.
Domekan jokatuko dute Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 79. ekitaldia, eta lasterketa entzutetsuak World Cross-Country Gold kategoria izango du berriro ere, World Athletics federakuntzak kros onenei ematen dien maila. Hala, Euskal Herrian jokatzen den atletismo ekitaldirik garrantzitsuenak goi mailako parte-hartzea izango du berriro ere.
Mari Domingik eta Olentzerok ez zuten hutsik egin aurten ere, eta bisitan izan genituen Mendaron zein Elgoibarren ere, abenduaren 24an.
Adinekoek gustuko izan ditzaketen bidaien inguruan ikertu dute Herri Eskolako LH4ko ikasleek. Egitasmo honekin komunitatearekin elkarlana, alderdi emozionala eta Hezkuntza curriculumeko ikaskuntzak garatzea zuten helburu.
Abenduaren 28an egin zuten Elgoibarko Izarrak antolatzen duen bertso saioa, eta parte hartu zuten puntako bost bertsolariez gainera Elgoibarko Bertso Eskolako ikasleak ere igo ziren oholtzara.
Txankakua merkatari elkartaren Gabonetako kanpainaren baitan, Elgoibarko kaleetan gora eta behera ibili da gaur Txu Txu Trena, eta sekulako arrakasta eduki du, bertan igotzeko sortu diren ilarak ikusita.
EH Bilduk bilgune berria inauguratu zuen, joan den abenduaren 29an, San Bartolome kaleko 15. zenbakian.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta urte osorako egitaraua aurkeztu dute, urteurrena ospatzeko.
Joan den abenduaren 30ean hasi zen San Anton Pilota txapelketaren 30. edizioa. Madalen Etxegaraik eskuratu zuen finalerako txartela Lau eta erdikoan; eta, bikotekako lehietan Amiano-Lozano, batetik, eta Elola-Lizeaga, bestetik, sailkatu ziren finalerako.
Sigmako probalekuan jokatu zuten, abenduaren 26an, 2022ko Euskadiko Idi Kintopekoen Txapelketa. Lau idi pare lehiatu ziren, eta Jatabeko (Bizkaia) Billabasok jantzi zituen txapela eta manta.
Abuztuko azken eguaztenean ospatzen dute Buñolen (Valentzia) 'Tomatina', sona handia hartu duen jaia. Festazaleek elkarri tomateak jaurtitzen dizkieten jaiari buruzko bilduma osatzen ari da Eduardo Arrillaga Santolaya argazkulari elgoibartarra, eta urte batzuetarako lana izango badu ere, hasi da etekinak ematen.
Euskal Herrian erreferentziazko feria da Elgoibarren urteko azken zapatuan egiten dena, eta bi urteko etenaren ostean lehengo bidetik itzuli da feria. Baserrietako produktu onenez eta jendez gainezka egon dira kaleak.
Urteko gaztarik onena topatzeko ez da urrunera joan behar. Mausitxak irabazi du Urteko Gazta Txapelduna aukeratzeko gazta txapelketa.
Herriko 22 elkartek hartu dute parte Udalak estreinakoz antolatu duen Elgoibarko Boluntariotzaren I. Azokan. Kalegoen plazan batu dira, bakoitzak egiten duen lanaren berri emateko.
Txankakua merkatari elkarteak hainbat sari zozketatu ditu Gabonetako kanpainaren barruan, horien artean produktu ekologikoz osatutako zazpi saski, eta sarituek jaso dituzte.
Su hartu du Irunaga Txiki baserriak, Idotorbe auzoan. Suak kalte handiak eragin ditu baina zorionez ez da inor zauritu eta etxe abere ia denak ere kanpoan zituzten suak baserria kiskali duenean..
Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatu zituzten joan den abenduaren 20an, eta ohi moduan kirolaren inguruko mahai-inguru batekin hasi zen ekitaldia. Bideoan ikus dezakezue Uxoa Irigoienek, Ibon Oregik eta Mikel Lizarraldek eduki zuten solasaldia.
Imanol Alvarez elgoibartarra Galiziako Java Kiwi Atlantico taldean arituko da kontinental mailan hurrengo denboraldian.
Dena prest dago Gabon Zahar feriarako. Abenduaren 31n izango da, eta egitarau zabala prestatu dute Udalak eta herriko zenbait eragilek.
2022an txapelketaren bat irabazi duten gaztagileek bakarik har dezakete parte Gabon Zahar feriaren barruan jokatzen den txapelketan, eta 11 gaztagilek betetzen dute baldintza hori aurten, tartean Mausitxak.
Arratsaldez ailegatu dira Mendarora Olentzero eta Mari Domingi, eta Garagartzatik abiatu dute herriko hiru auzoetan barrena egin duten kalejira.
Bi urtean egin gabe egon eta gero, estimazio handia eduki du gaur Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolak, eta salgai ipini ditugun txartel guztiak agortu dira.
Mari Domingi eta Olentzero udakoa dirudien eguraldi eta tenperaturarekin ailegatu dira gaur Elgoibarrera, eta umeek ere harrera beroa egin diete.
1982an sortu zuten gaur egun HRE Hidraulic izenez ezagutzen dugun enpresa. Hidraulic Ring izena ipini zioten orduan, eta Alemaniako enpresa baten babesean ekin zuen ibilbidea. Lau langilerekin zabaldu zuten Elgoibarko delegazio hura, Pedro Mugurutza etorbideko lokal batean. Gaur egun 25 bat langile dira, eta Ibaitarte industrialdean daude. 40 urte bete dituzte hidraulika alorrean lanean, eta aurrera begirako berrikuntzak lantzen dihardute, etengabe.
Eguaztenean zabaldu zuten Elgojaiotza taldeko kideek aurtengo jaiotza mekanikoa. Biktoriano Etxabe parrokoak jarri zuen martxan, eta ohi bezala, egunez eta gauez bizi dira jaiotzako figurak.