Landa-garapenerako Europako laguntzen Leader programaren bitartez 200.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Mendaroko Udalak herri-erdigunea Maite Maiora kirolgunea, Andoneikua auzoa eta Ospitalearekin batuko duen igogailu publikoa garatzeko.
Gaurgeroa Pentsiodunen taldeak batzarra egin du eta, besteak beste, mobilizazioetarako ordutegiak aldatzea erabaki dute. Horrez gain, 24/7 plataformako ordezkariek alkateak “5.501 sinatzaileei errespetua galdu diela” salatu dute.
Hiru partida errenkadan galdu ostean, garaipen garrantzitsua ekarri zuen Gaurve Asesoresek Bilbotik.
Martxoak 12 eta 13rako mendi eski irteera antolatu dute Pirinioetara. Saint Lary eski estazio inguruan ibiliko dira oraingoan.
Elgoibarko Udalak 211.777 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei Bizitzarako prestakuntza euskaraz programaren baitan, 2021/2022 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Elgoibarko Udalaren Osoko Bilkurak argi berdea eman dio Adikzioen Prebentziorako II. Planari (2022-2026). Bost ardatz estrategiko batzen ditu planak. 2021ean egindako adikzioen diagnostikoaren emaitzak ere zabaldu dituzte.
Joan zen zapatuko kolore eta festa girorik gabe joan da inauterietako martitzena Elgoibarren.
Domekan Barakaldon eta astelehenean Tolosan emakume banak jasan zituzten sexu erasoak, eta Elgoibarren elkarretaratzea egin zuten atzo erasoak salatzeko.
Ukrainara materiala bidaltzeko eskaerak erantzun zabala izan du Mendaron zein Elgoibarren, eta herritarren eskuzabaltasunari erantzuteko eskuak bete lan dabiltza material hori jaso eta antolatzen diharduten boluntarioak.
Dantza kalejiraz gainera, disko festa eta playbacka egin zituzten Mendaron inauterietako zapatuan.
Martxan dira XIV. Ekiten Tailerrak, Elgoibarko gazteen artean Lanbide Heziketa eta industria sustatzeko saioak.
Burgoseko Mirandes futbol taldeak entrenatzailea aldatzea erabaki ostean, Joseba Etxeberriari eman diote taldea gidatzeko ardura.
Open Cup Euskadi txapelketako finalak jokatu zituzten zapatuan Olaizaga kiroldegian, kadete, jubenil eta senior mailakoak.
Tolosan eta Barakaldon sexu eraso bana salatu dituzte asteburuan, eta horiek gaitzesteko elkarretaratzera deitu du Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak.
Abian da Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketa, aurreko edizioko finala oraindik jokatzeke dagoen arren, pandemiagatik birritan atzeratu eta apirilaren 2an jokatuko baitute.
Txantxakua Merkatari Elkarteko makina bat establezimenduk komertzioen atarietara aterako dituzte salgaiak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak barikuan eta zapatuan (martxoak 4 eta 5).
Eskualdeko herrietako beiraren edukiontzietan hondakinak pilatzen ari dira, eta horren arrazoiaren berri eman du Mankomunitateak. Bilketa zerbitzua eskaintzen duen enpresak duen ibilgailu faltagatik dela azaldu dute.
Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkartetik deialdi berezia egin dute Ukrainan egoera zaila bizitzen ari direnei laguntzeko. Janari, arropa eta botika bilketa hasi dute Elgoibarren zein Mendaron; baina, gaur eta bihar bakarrik.
Mozorroen festako egunik mamitsuena den inauterietako zapatuak irri egiten jarri zuen berriro ere Mendaro.
Itzuli dira kolorea eta festa Elgoibarko kaleetara. Bi urtez kaleak hutsik eta isilik egon dira, baina bukatu da egoera hori, eta atzokoa izan zen horren erakusle. Jendea gogotsu zegoen, festarako gogoa zeukaten eta hala erakutsi zuten atzo kalean mozorrotuta ibili ziren guztiek.
Ukrainako gerraren kontrako manifestazioa egin zuten ostiral iluntzean Mendaron. Herriko Enparantzan batu ziren dozenaka lagunen artean ziren Ukrainatik umeak Euskal Herrira ekartzen dituzten mendaroarrak, eta baita Mendaron bizi den Yuliya Prokopenko ukrainarra ere. Euren testigantzak jaso ditugu bideoan.
Julen Zabaleta 'Yulen' marrazkilaria hil da, 101 urterekin.
Telefono dei gutxi egin izan dira azken aldian kaleko telefono kabinetatik eta urte hasieratik bat bera ere ez. Asko dira sekula horrelako telefonorik erabili ez duenak eta kalean ikusi arren zertarako balio duten ez dakite txikienek. Bada, deiak egiteko konexioa urte hasieran eten zuten eta 2022an barrena kabinak kenduko dituzte.
'Elkartuta, infinituraino!' izeneko ekimena sortu dute herriko hainbat eragilek Martxoaren 8rako, eta parte hartzera gonbidatu dituzte Elgoibarko emakume guztiak.
Inauteriak hasi dira eta koloreek jantzi dituzte Elgoibarko kaleak, izan ere, Elgoibar ikastolako neska-mutilak dantzan aritu dira Maalan eta Kalegoen plazan. (bideoa dauka)
Iosu Arraiz Aranburu jeltzalea (Elgoibar, 1991) 2019ko uztailaren 26tik da Debabarreneko Mankomunitateko presidentea. Hondakinen gaikako bilketa da bere ardura nagusietako bat. Azpimarratu du, kosta egiten den arren, apurka-apurka herritarrak ari direla ohiturak aldatzen.
Hileko azken zapatuko feria egingo dute otsailaren 26an, Debemenek, Debabarreneko landa garapen elkarteak, eta Elgoibarko Udalak antolatuta.
Elgoibarko anbulatorioko langileek bat egin dute SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek gaurko deitutako grebarekin, eta lehen arretako ia kontsulta guztiak etenda daude. Gaur larrialdiren bat izanez gero, Eibarko Torrekua zentrora edo Mendaroko Ospitalera joateko ohartarazi dute.