Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Elgoibarren izan ziren barikuan. Bi saio eskaini zituzten, eta berriz ere, Herriko Antzokia lepo bete zen. 35 urte bete dituzte aurten pailazoek, eta elgoibartarrekin batera ospatu zuten.
Altzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteak San Anton jaien bueltan antolatzen duen zigilu erakusketako itxiera ekitaldia egin dute, eta bildumagile guztiei eskerrak eman dizkiete. Era berean, aurten 50 urte bete dituen Morkaiko-Leizarpe espeleologia taldekoei ere omendaldia egin diete.
50 urte daramatzate espeleologoek Elgoibarko eta Mendaroko lurpea aztertzen, baina aztertzeaz gain, aurkikuntza horien dibulgazioan ere jardun dira denbora horretan, eta makina bat artikulu eta liburu idatzi dituzte, lurrazpikoa azaleratzeko.
Elur-geruzaren gainean sor litezkeen izotz-plakek egoera arriskutsuak eragin ditzaketela-eta, asteburu honetan mendira ez joatea aholkatu du Eusko Jaurlaritzak.
Negu bete-betean ere, kale gorria dute bizitoki zenbait lagunek. Hala ere, ikusezin dira oraindik ere askorentzat. Haien gaineko aurreiritzi, estigma eta topikoak, ordea, oso zabalduta daude eta horien kontra ere egin nahi dute gure gaurko bi protagonistek.
Urtarrilaren 22ra arte abian egongo den Nazioarteko Turismo Azokan parte hartzen ari dira eskualdeko ordezkariak, besteak beste, Debabarreneko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko proposamen turistikoen berri emanez.
Club Deportibo Elgoibar futbol taldeko jokalari Ane Bastida Diezek 12 urtez azpikoen Euskadiko selekzioaren deia jaso du.
Mendia eta sagardotegietako giroa zein gastronomia uztartuko ditu Morkaiko mendi taldeak urtero antolatzen duen irteerak.
Beste urte batzuetan baino goizago iritsiko da aurten Jose Gurrutxaga krosa. Martxoaren 26an jokatuko dute probaren 28. ekitaldia -iaz maiatzaren 15ean jokatu zuten-.
Elgoibarko Izarrak antolatutako baserrietako santa eskean parte hartzeko urtarrilaren 27rako eman behar da izena. Aurten gainera, familientzako hirugarren talde bat ere osatuko dute.
Iñigez Karkizao kaleko berdegune batean aisialdirako gune berri bat eraikitzeko proiektua aurkeztu du Elgoibarko Udalak.
Elgoibarko Udalak hitzarmena berritu du ludoteka kudeatzen duen Zehar S.L. Heziketa eta Programak elkartearekin, eta hainbat egokitzapen egin dituzte hitzarmen berrian, zerbitzua hobetzeko eta herriko haurrei beren behar eta nahietara egokitutako eskaintza emate aldera.
Euskal Herriko mus txapelketa martxan da, eta Elgoibarko kanporaketak badauka data: urtarrilaren 28an jokatuko dute, Kultur Kafean. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Elgoibarko EAJ-k antolatuta, Aitor Esteban Bravo Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJ-ren bozeramailea etorriko da Elgoibarrera, astelehenean, urtarrilaren 23an. Elkarrizketa edo solasaldi formatuan antolatu dute ekitaldia, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
2022ko martxoaren 28an egindako bilkuran, Udal Batzarrak erabaki zuen San Bartolome parrokiari 14.000 eurorainoko dirulaguntza izenduna ematea, 2022an parrokiaren ondare historiko-artistiko erlijiosoa konpontzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko.
2016tik Club Deportivo Elgoibar kirol taldea gidatu duen zuzendaritzak amaitutzat eman du bere jarduna. Halaxe jakinarazi zieten bazkideei joan den urtarrilaren 12an Kultur Etxean egin zuten ezohiko batzarrean.
Hotz eta euritsu esnatu zen martitzena, eta ondorioz, aldaketak izan zituen Udalak San Anton Egunerako antolatuta zituen egitarauak.
Herriko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko, Zortea herrian bertan kanpaina antolatu zuen Mendaroko Udalak Gabonetan, herriko merkatariekin batera, eta agertu da irabazlea.
Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteera berri bat antolatu du Morkaiko mendi taldeak domekarako, urtarrilaren 22rako. Xoxotera igoko dira.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizun berriaren bi saio emango dituzte, bariku arratsaldean, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta oraindik badago sarrerak erosteko aukera.
Pandemiagatik, azkeneko bi urtean ez dute batzar nagusirik egin, baina aurten, bai. Urtarrilaren 29an izango da, Azpilgoetako elizan.
Legazpin abiatuko da Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketa. Guztira 32 dantzarik parte hartu dute ligaxkako lehen jardunaldian, tartean hiru dantzari elgoibartarrek.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesarekin, 16 eta 20 urte arteko 2 langile kontratatu ditu Udalak herriko brigada taldea indartzeko.
Karakatetik Hirukurutzetara bitartean dagoen Dolmenen Ibilbideko indusketen eta azken aurkikuntzen berri emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapia arkeologoak, hilaren 19an (eguena), Elgoibarren.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua duela bost urte sortu zen, 2018ko urtarrilaren 15ean, hain justu ere. Gaur egun Euskal Herriko hiri eta herrietako 80 plazatan irteten dira pentsio duinak aldarrikatzera, horien artean Elgoibarren ere bai. Gaur, bosgarren urteurrenean, urteotako "lorpenak" ospatu dituzte.
San Bizente Eguna da urtarrilaren 22a, eta ohitura duten moduan San Bizente-San Roke ermitaren bueltan ospatuko dute Azkueko auzotarrek.
Kontziliaziorako neurriak sustatuz herriko enpresei talentua erakartzen eta talentuari eusten lagun diezaiekela-eta, Elgoibarko Udalak ekimen pilotu bat jarri du abian, herriko industria-sektorea osatzen duten 140 enpresa ingururekin elkarlanean.
Emudafek antolatuta, Tik Tara taldeak kontzertua emango du San Anton Egunean, urtarrilaren 17an, Herriko Antzokian. Doakoa izango da.