Aitor Etxeberria Mendaroko margolariaren erakusketa inauguratuko dute barikuan, martxoaren 25an, Donibane Lohitzunen.
Igeldo, Urgul eta Ulia mendiak lotzen ditu Donostiako Hiru Mendiak lasterketa herrikoiak.
Elgoibarko Udalak Skate Eguna antolatu du zapaturako. Hainbat ekitaldi izango dira 10:00etatik 18:00etara bitartean Basarteko patinatzeko pistan.
Sanloko senior mailako talde nagusiak denboraldiko sasoi erabakigarrira iritsita daude, baina helburu desberdinak dituzte azken txanpa honetan.
Arno Guraso Elkarteak Herri Kirolen eguna antolatu du martxoaren 26rako, Jon Larrañaga guraso eta kirolariaren eta Udalaren laguntzarekin.
Amaitu dituzte Olaizaga Kiroldegiko rokodromoa berritu eta egokitzeko lanak. Era berean, eskalada ikastaroak eskainiko ditu Udal Kirol Patronatuak apiriletik aurrera, eta probarako egun bat ere antolatu dute.
Bernardo Ezenarro eta San Roke kaleak lotzen dituen igogailuaren pasabidea berritzeko lanak bukatu dituztela jakinarazi du Udalak.
Lau urtez ari dira borrokan zaharren egoitzetan, eta bihar, martxoaren 24an, 258. greba eguna egingo dute egoitzetako beharginek.
Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen instituzionala zabaldu dute, Ukrainaren inbasioaren harira.
24/7 plataformako kideek Eusko Legebiltzarrean erregistratu dituzte gaur anbulatorioan egindako murrizkeen kontra bildutako 5.501 sinadurak.
Martitzen goizean zabaldu zuten Abian Debabarreneko V. Lanbide Heziketa Azoka, Ipurua futbol zelaiko instalazioetan, anexoaren azpian dagoen aparkalekuan.
Bihotzetik elkarteak sustatuta, heriotzari buruzko jardunaldiak eskainiko dituzte Gipuzkoako sei herritan martxotik ekainera bitartean. Irun, Donostia, Orio, Zarautz, Tolosa eta Elgoibarren izango dira saioak.
Nomofobikoak antzerki taldeak 'Hackerrak' antzezlana taularatuko du larunbatean, martxoak 26, Mendaroko San Agustin kulturgunean, Udalak antolatuta.
Pedro Mugurutzako Eskola Zaharra eraitsi eta gaineko aldean herritarrentzako aire libreko eremua sortu nahi dute, baina proiektu hori parte-hartze prozesu baten bidez definitu nahi du Udalak.
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak programazio berezia prestatu dute udaberriko oporraldirako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Hego Euskal Herrian Hiru eta Tradisna garraiolarien elkarteek babestutako greba mugagabeak bederatzigarren eguna du gaur, eta Elgoibarrera ere ailegatu dira protesta ekintzak.
Besasaingo Caja Rural Ikolan taldeko txirrindulariak nabarmendu ziren Mendaro Herria Sari Nagusia kadeteen txirrindularitza proban, joan den zapatuan.
Bi urteko etenaren ostean, badator berriro ere Gipuzkoako 51. Hiru-txirlo Bola joko txapelketa. 11 jardunaldi izango ditu, eta Elgoibarren jokatuko dute aurrenekoa.
Bizikletak garbitzeko gune bat egokitu du Elgibarko Udalak Olaizaga Kiroldegiaren kanpoaldean.
Iaz egin zuten moduan, Zuhaitz Eguna beharrean Zuhaitzaren Astea egingo dute aurten Elgoibarren, pandemiagatik.
2018tik jokatu gabe zegoen Altitoy, Euskal Herriko mendiko eskiatzaileen proba nagusietakoa. Joan den asteburuan jokatu dute lasterketaren hamabigarren ekitaldia izan dena. Makina bat elgoibartarrek hartu izan dute proba honetan, baina bakarrak hartu du parte aurtengoan.
Azken bi urteetan egin gabe egon eta gero, sasoi betean bueltatu da Motxaila Eguna, festarako gogo betez baitzeuden motxailak.
Udaberri txapelketako azken partida zaila aurreikusten zuten Lagunak pilota eskolako ordezkariek, aurkarien frontoian jokatu baitzuten finala, Astigarragan.
Ruben Irigoyen (Elgoibar, 1991) da Muzak taldeko bateria jotzailea. 2021ean sortu zuten taldea. 'Programaturik' izeneko diskoa kaleratu zuten iazko urrian, eta Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean egon ziren. Orain bideoklipa grabatu dute, eta kontzertuak eskaintzen ari dira.
Makina bat jende joaten da eskiatzera edo snowboardean ibiltzera Elgoibartik. Txikitatik hasi eta gaur oraindik jarraitzen dutenak, beranduago hasiak eta bi urte zituztela hasi eta lehian sartu berri direnak ere badaude. Ibon Baskaran Beristain (2012) da horietako bat, lehian hasi orduko podiumera igo den elgoibartarra.
80 urtetik gorako herritarrentzako suteen kontrako prebentzio zerbitzua jarri zuen abian Elgoibarko Udalak 2017an, eta zerbitzu horren baitan 109 ke detektagailu ipini dituzte 2021ean, debalde.
Debabarreneko Mankomunitateak lurpeko 17 edukiontzi ordezkatu ditu lurrazalekoekin Elgoibarren, baina herriko hiru gunetan hondakinak batzeko sistema hori mantentzea erabaki zuen, horiek berrituz. Dagoeneko martxan daude.
Mendaroko udalbatzarrak aho batez onartu zuen, otsaileko osoko bilkuran, Mendaron zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeei, kontsumitzaile zaurgarriei arreta zuzena eta azkarra ematea eskatzeko mozioa.