Euskaldunon askorentzat erreferente bilakatu zen Mihiluze lehiaketa udazken honetan itzuli da ETB1era, bederatzi urte ondoren, eraberrituta. Joanes Rodriguez elgoibartarrak eta Aitor Blanco iruñarrak osatutako bikoteak saioko sari potoloa irabazi zuen atzo eman zuten saioan.
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez ezbehar bat gertatu da Elgoibarren, AP8 autobidean, eta ondorioz, errei bat itxi dute Irungo norantzan. Luizi batek eragin du istripua.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren harira, 'Eta, mutilekin zer?' izenburuko hitzaldia emango du gaur, Mendaron Hiruki Larroxa kooperatibako Ibai Fresnedok. Mendaroko Udaleko Berdintasun Sailak eta Arno Guraso Elkarteak antolatu dute hitzaldia, elkarlanean.
Santa Zezilia Eguna da gaur, azaroak 22, eta kalean ere igarri da. Goizean Elgoibar Ikastolako dozenaka ikasle igo dira Maalako eszenatokira abestera eta dantzan egitera.
Elgoibarko Karakate Bizirik plataformak antolatuta, eoliko baten tamainaz jabetzeko ekimena egingo dute zapatuan. Gutxienez 300 lagun behar dituzte Kalebarren plazatik Santa Ana kalera arte irudikatu nahi duten eolikoa osatzeko. Dagoeneko 100 lagunek eman dute atxikimendua, eta haietako batzuen berba eta irudiekin bideo bat osatu dute.
Andoni Segundo, Conchi Gabilondo eta Joaquin Rosario izan ziren 24/7 Plataformako ordezkariak Legebiltzarreko Osasun Batzordean, astelehenean, egin zuten agerraldian.
Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Euskaraldiari hasiera emateko jaia antolatu zuen zapatuan, Maalako parkean, eta ekitaldiaren bideoa zabaldu dute sareetan.
Urazandi Auzo Elkarteak bilera egingo du gaur, hilak 22, Udalak auzoan egin asmo dituen obren berri emateko.
Karakateko Igoera hirugarren aldiz irabazi duen Iban Muruak hiru urte zeramatzan mendi lasterketa batean lehiatu gabe, eta duela bost urte hartu zuen parte azkenengoz Karakateko Igoeran, probako errekorra ezarri zuen urtean.
Eguraldiak ez du beste ezertarako aukerarik eman gaur, eta kalez kale beharrean, frontoian ospatu dute Ameikutz musika eskolako trikitixa ikasleek eta euskal dantza taldekoek, gaur, Santa Zezilia eguna. Atzo, bai, atzo, txistulariek egin ahal izan zuten iragarritako kalejira.
Datorren urterako udal aurrekontu proposamena aurkeztu du Elgoibarko Udal Gobernuak. 19.269.123,90 euroko aurrekontu aurkeztu dute, hau da, 2022koarekin alderatuta %8,85eko igoera izango du. Zenbait inbertsio ere nabarmendu dituzte: King Kong zubia berritzea, Urazandin bi kale lotzeko lanak, Arriaga industrialdea oneratzea eta Usetxe kaleko eskolak eraisteko lanak.
Urtero bezala, euskarazko ipuinen lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak LH1etik DBH4ra arteko ikasleentzat, hiru mailatan banatuta: LH1-LH4, LH5-DBH2 eta DBH3-DBH4.
Azaroaren 22an da Santa Zezilia Eguna, eta musikarien eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte asteon Elgoibarren zein Mendaron.
Elgoibarko San Miguel taldeko Angel Ibarluzeak irabazi zuen, zapatuan, Euskal Herriko hiru txirlo bola joko txapelketako azken jardunaldia, Aramaion. Horrez gain, sailkapen nagusiko aurreneko postuetan sailkatu dira Aitziber Olaizola eta Jabier Osoro.
Martxoan iragarri zuen Udalak 145.000 euroko aurrekontu-partida gorde zuela bizitegi-eraikinak birgaitzeko edota irisgarritasun obrak egiteko.
Birakakoek Maalan egin duten dantza alai eta koloretsuarekin egin dute Elgoibarren Euskaraldia ariketaren aurkezpen ekitaldia.
Iragarpenak bete egin dira. Euria goian-behean eta hotza izan dituzte Karakateko Igoeran, baina ikuskizuna bihurtu da gaur ere Elgoibarren Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatu ohi duen proba.
Green Capital enpresak Karakaten eraiki nahi dituen haize erroten kontra indarrak biltzeko ahaleginean jarraitzen du Karakate Bizirik plataformak. Proiektuak kontrako iritzi asko bildu ditu. Elgoibarko Udalak berak ere aho batez egin zuen maiatzean Green Capitalek Karakaterako dituen asmoen kontra, baina plataformatik ohartarazi dute bere bidea egiten ari dela enpresa eta prozesua azken fasean sartu dela. ‘Ezin dugu guardia jaitsi”.
Kalegoen plazan egin behar zuten Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Maalako parkean egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek, biharko eman duten eguraldia dela-eta.
Gaur, azaroak 18, hasi da Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa. Euskara jakin eta ulertzen dugunon artean euskara gehiago egitea da ariketaren helburu nagusia eta oraindik zabalik dago ariketan izena emateko epea. Oraingoz, 1.359 lagunek eman dute izena.
Elgoibarko espazio publikoan hamar desfibrilatzaile jartzeko proiektua lizitaziora atera du Elgoibarko Udalak. Kontratu horretarako 100.000 euroko aurrekontua du, BEZ barne.
Egunerokotasunean, modu batean edo bestean, indarkaria jasan duten emakumeen testigantzak jasoko dituzte, modu anonimoan.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du azaroaren 25ean eta 26an, eta Elgoibarren ere bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar dira.
Munduko triatloi txapelketan lehiatu zen Joseba Tamayo Rojo joan den urriaren 29an, AEBetako Utah estatuan, eta joan den astean itzuli zen etxera, hango bazterrak ezagutzen ibili eta gero. Alcortan egiten du lan eta eskerrak eman dizkie prestakuntzarako eta bidaiarako eman dizkien erraztasunengatik.
Azaroaren 24an, 25ean eta 26an I. Aste Gastronomikoa egingo dute Elgoibarko Aizu Ostalarien Elkarteko kideek. Perretxikoak izango dira gaia, eta horren bueltan prestatuko dituzte pintxo eta jakiak.
Egun bete-betea izango da azaroaren 19a Elgoibarren. Euskaraldiari hasiera emateko jaiak, 'Gaztiok ere Bagaoz martxan' gazteentzako jaiak eta Karakateko igoerak bat egingo dute zapatuan, eta eguraldia gora behera, ziurtatuta egongo da jai giroa kalean zein mendian.
Hamabi lagunez osatutako gazte talde batek eta Elgoibarko Udaleko ordezkariek eginiko bileren emaitza da 'Bagaoz' jairako prestatu duten egitaraua.
Igerileku irekiak eraikitzeko hiru alternatiba aurkeztu zituen atzo Mendaroko Udalak, Sestra ingeniaritza enpresak egin duen azterketan oinarrituta.