Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten Astigarragan, domekan. Gomazko paletako hiru mailetako finalak, hain justu ere.
Raka Maratonek antolatutako XVII. Herri Lasterketa jokatu zuten Azkoitian, joan den zapatuan, eta Maite Maiora, emakumezkoetan; eta, Aitor Mimenza gizonezkoetan, izan ziren azkarrenak.
Aitziber Aranberriren aldeko apustua egin du EH Bilduren mahai politikoak 2023ko udaberrian egingo diren udal hauteskundeetara begira.
Euskaratik, elkarbizitzarako zubi bat eraikitzeko jarri zuten abian Auzoko Familiak egitasmoa. Oraingoan, Elgoibarko Tawasol komunitate musulmaneko kideekin harremanak izateko balio izan zien zubiak, eta Elgoibarko meskita erakusteaz gain, Pakistango zein Marokoko jakiak prestatu zituzten haiek guztientzako.
Tratamendu medikoetarako eta produktu farmakologikoetarako dirulaguntzei buruzko informazio-kanpaina egin du herriko lau farmaziatan eta Jubilatuen Biltokian Elgoibar Lagunkoiako talde eragileak.
Astean zehar Zumaia eta Eibar arteko tren zerbitzuaren maiztasuna handitzeko eskatzeko hasi du sinadura bilketa egunero trena hartzen duen herritar talde batek.
Mendaroko Udalaren herriko hiru etxebizitza sozialak erabilgarri daude jada. Eskualdeko lau herriri emango dio zerbitzua, Deba Kostako Gizarte Zerbitzuen eremuko udalek Mendaron hitzarmena sinatu ostean.
Andres Alberdi eta Itxaro Borda izendatu ditu euskaltzain oso Euskararen Akademiak, Xarles Bidegainen eta Andoni Sagarnaren lekua betetzeko. Bidegain eta Sagarna emeritu izatera pasatu ziren uda aurretik.
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu dute gaur, hilak 27, Euskal Herriko aizkolari txapelketako finala eta sei lagun aritu dira nor baino nor: Xabier Zaldua, Iban Resano, Luis Mari Txapartegi, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Joxean Etxeberria. Erakustaldia eman du Ezpeletak.
Karakate Bizirik plataformak deituta, Karakaten eraiki asmo dituzten bi haize erroten itxurako bat irudikatu dute eguerdian, Elgoibarren. 12:30ean jarria zuten biltzeko ordua eta jende ugari bildu da plazara, katean jarri eta dorre eolikoaren zutoina irudikatzeko. Argazkiak dauzka.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izan zen atzo, azaroak 25, eta dozenaka herritarrek egin zuen bat antolatuta zeuden ekimenekin.
Enrique Villarreal El Drogas-ek kontzertua eman zuen atzo Herriko Antzokian, eta ikusleak zutik jarri zituen. Lehenengo doinuak entzun ziren unean bertan hasi zen antzokiko giroa berotzen, eta tenperaturak gora egin zuen abestiak bata bestearen atzetik entzun ahal. Bi ordu eta erdiko kontzertua eman zuen Barricada taldeko abeslari ohiak. Bideoa dauka.
Josetxu Riviere Aranda (Arrasate, 1962) berdintasun, genero eta maskulinitate gaietan aditua da, eta 2008. urtetik Emakunderen 'Gizonduz' egitasmoaren koordinatzailea da. Gizonak Berdintasunaren Alde sareko kidea da eta baita Aizak maskulinitate aholkularitzakoa ere. Indarkeria Matxistaren kontrako eguna da gaur, eta horren harira antolatu duten ekitaldien barruan hitzaldia eman du aste honetan Elgoibarko Jubilatuen Biltokian: 'Gizonezkoak eta berdintasunaren erronka XXI. mendean'. Besteak beste, feminismoaren barruan gizonezkoek duten eta izan beharko luketen paperaren inguruan berba egin du.
Gorri koloreko ia 60 zapata pare jarri dituzte Kalegoen plazan, 38 zenbakia irudikatuz, aurten indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeen kopurua.
Santa Zezilia musikarien eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egin dituzte asteon Mendaron zein Elgoibarren.
Zoruan konponketa lanak egin behar dituztela eta, Lorituaneko aldapa trafikoari itxita egongo da 24 orduz, azaroaren 29tik 30era bitartean.
Norbanakoei dagokioenez, 16 urte edo gehiago duten 1.515 elgoibartar izan dira Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioan izena eman dutenak; bigarren edizioan baino 16 lagun gehiagok, eta lehen edizioan baino 288 gutxiagok.
Domekan, Santa Zeziliaren omenezko kontzertu berezia emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian. Kontzerturako Egun bat zirkoan gaia aukeratu dute.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila Elgoibarko geltokiko nasak eta markesina nagusia berritzen ari da, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, eta, bide batez, ingurune horretako argiteria ere berrituko dute.
Mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere manifestazioak eta bestelako protesta ekitaldiak egingo dira azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria amaitzea eskatzeko, eta Elgoibarren eta Mendaron ere, elkarretaratzeak daude deituta iluntzerako.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Udal Ludotekak neguko oporraldi zerbitzua eskainiko dute aurten ere herriko haurrentzat, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final jokatuko dituzte asteburuan, horien artean gomazko paletakoa, Astigarragan. Asteburu honetan Elgoibarren zein Mendaron ere egongo da pilotaz gozatzeko aukera.
Elgoibar Igeriketa Taldeko benjamin eta alebin mailako igerilariek Bergaran eta Legazpian jokatutako probetan parte hartu zuten aurreko asteburuan, eta arduradunak pozik agertu dira kirolari gaztetxoen artean sortu zen giroarekin eta lortu zituzten emaitzekin.
Kirola eta mendia maite dituen Elgoibarko lagun talde batek sortu du Casa Astigarraga Trail Taldea.
Aizu! gastronomia elkarteak eta Elgoibarko Udalak aste gastronomiko mikologikoa antolatu dute. Eguenean hasi, azaroaren 24an, eta hiru eguneko egitaraua osatu dute herriko 29 ostalarik.
Estatu espainiarreko erkidego guztietatik joandako 40 ikastetxee baino gehiagotako ordezkariak elkartu ziren, joan zen asteburuan, Santander hirian egin zuten PROA+ jardunaldietan.
Hamabi lagunez osatutako gazte talde batek eta Elgoibarko Udaleko ordezkariek eginiko bileren emaitza da izan da 'Bagaoz' Eguna.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibar Igeriketa Taldeak ‘Igeriketa erronka solidarioa’ antolatu dute abenduaren 17rako, eta batzen duten diru guztia Elgoibarko Nuala elkarteari emango diote.