Aspaldiko ohiturari jarraituz, maiatzeko bigarren domekan ospakizun xumea egingo dute Irukurutzeta gainean. Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik plataformek mendi martxak antolatu dituzte Irukurutzeta Egunean parte hartzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du N-634 errepidean zoladura konpontzeko lanak egingo dituztela Elgoibarren, eguenetik aurrera.
Uda sasoirako kirol udalekuak antolatu ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2007-2016 urte bitartean jaiotakoak).
Arnaldo Otegiren berriketaldiarekin amaitu zen atzo Elgoibarko EH Bilduk udal hauteskundeen harira antolatu duen 'Elgoibar Abante!' solasaldi sorta.
Mendaroko EAJ-PNV alderdiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du.
Espainiako Fanfarre eta Txaranga Lehiaketa egiten dute urtero Poza de la Sal herrian (Burgos, Espainia), eta Mauxitxa txarangak Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatu du.
Iazko udazkenean Jolasaren Astea ospatu zuten herriko hainbat eragilek Udalarekin elkarlanean, eta jolasa kalera atera zuten estreinakoz. Egitasmoak izan zuen harrera ona ikusita, haren bidetik antolatu du Udalak 'Jolasa kalera barixakuetan' egitasmoa, Atxutxiamaikaren laguntzarekin, eta maiatzaren 5ean egingo dute lehenengo saioa.
Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten, atzo arratsaldean, Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan.
Urtarrilaren 14an hasi zen Gipuzkoako Aurresku Liga eta joan den apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, egin zuten ligaxkako azken dantzaldia, Lezon. 32 dantzarik hartu zuten parte, tartean Inazio Bereziartuako sei ordezkarik.
Hurbiltasun Bulegoa zabaldu du Eusko Jaurlaritzak Sigmako eskolak egon ziren eaikinean (argazkian), auzoko eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen berri emateko. Era berean, 310.000 euroko kreditu gaikuntza onartu du Udalbatzak Sigmako bizilagunei eraikinen birgaitzerako lehen laguntzak emateko.
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia egungo egoera politikoaz jardungo da gaur arratsaldean Elgoibarren. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da hitzaldian, 19:00etan hasita.
Xabier Irujo historialariak Orreagako batailari buruzko hitzaldia emango du bihar, maiatzak 3, eta horrekin amaituko da Ilunberri Achademiak antolatutako 'Goi erdi aroa: mende ilunak argitzen' hitzaldi zikloa.
C.D. Elgoibarreko nesken senior taldeak mailaz igotzea lortu du, Erregional mailatik Ohorezko Mailara. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, baina matematikoki, goian daude, zapatuan Irungo Dunboa-Eguzkiren kontra 4-1 irabazi ondoren.
Sasoiko dabil Eneko Ortega eta asteburuan beste garaikur bat gehitu du bere lorpenen zakura. Izan ere, bigarren egin zuen zapatuan Oñatin jokatu zuten Arantzazuko Igoera lasterketan. Barruan lasterketaren laburpena duzue, bideoan, 'Txirrindulariak.com'-etik hartuta.
EME Egunaren bueltan, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra jotzailearekin elkarrizketa musikatua antolatu zuen EMEk. Eguaztenean egin zuten, Kultur etxeko sotoan, eta sutagarzalez bete zen aretoa.
IMH-ko areto nagusia gainezka zegoela egin zen eguaztenean lan-praktikak euskaraz egiteak duen garrantziaren gaineko mahai-ingurua. IMH Campusek antolatu zuen, Elgoibarko Izarraren lankidetzarekin, eta Kike Amonarriz izan zen moderatzailea.
Maiatzaren 17an ospatzen den LGBTI fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan ekintza sorta antolatu dute Elgoibarren. Ume transexual baten istorioa kontatzen duen '20.000 especies de abejas' filmaren emanaldia izango da aurrenekoa.
2005 eta 2010. urteen artean jaiotakoentzako udarako eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Udal Gaztelekuak, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Udaleku irekiak, ibiltariak eta surf ikastaroa antolatu dituzte eta maiatzaren 14a izango da izena emateko azken eguna.
Udaberriko Elikagai Bilketan parte hartzeko deia egin dute Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak. Maiatzaren 12an eta 13an egingo dute janari bilketa eta boluntarioak behar dituzte horretarako.
Altzola-Elgoibar Geltokiaren aldeko Herri-Plataformak Altzola auzorako tren geltoki berri bat eskatzen du, sarbide duina izango duena eta Mendaro zein Toletxegain moduko geltokiek izaten duten geldialdi kopuru bera duena.
Plataforma sortu zutenetik bi urte igaro direla-eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Elgoibarko 24/7 Plataformak. Horietako bat izan zen eguaztenean Kalebarren plazan egin zuten elkarretaratzea.
Elgoibarko EAJk prentsaurrekoa eman zuen atzo, Batzokian, kiroldegiko langileen greba eta anbulatorioaren gaia hizpide hartuta.
Joan den apirilaren 22az geroztik greba mugagabean daude Udal Kirol Patronatuak azpikontratatutako BPXport enpresarentzat Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten beharginak, enpresak eginiko proposamena ez onartzea erabaki eta gero.
Elgoibarren erosteak saria du ginkana hasiko du Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak, maiatzaren 2an, martitzenean. Eta kanpaina horren barruan, 5.000 euro banatuko ditu erosketa bonoetan: 1.000 euroko sari handi bat eta 200 euroko hogei sari.
Bigarren urtez antolatu du Elgoibarko Musikarien Elkarteak EME eguna, eta horren harira, musikak hartu zuen Maala zapatuan.
Ama Say eta Arima taldeen kontzertuak izan zituzten barikuan Mendaron, eta antolatzaileak, Gararock taldekoak, oso pozik agertu dira izan zuten harrerarekin; bai eta San Agustinera bildu ziren musika zaleak ere, taldeen emanaldiekin eta hango soinu zainduarekin.
Ostomila txotxongilo taldeak Alaia galtzagorria haurrentzako titere-ikuskizuna emango du zapatun, hilak 29, Mendaron.
Mendaroko eta Elgoibarko hainbat haur-parketan mantenu eta berritze lanak egingo dituzte datozen asteetan.