Sanlo eskubaloi elkarteko hainbat jokalarik Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioekin jokatu dituzte partidak Aste Santuko oporraldian, eta horietako batzuk gainera, txapelketak irabazi ere egin dituzte.
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaldirako aisia eskaintza prestatu dute Udalaren laguntzaz, eta datorren astelehenean, apirilaren 25ean, zabalduko dute izena emateko epea. HH2tik LH6ra arteko umeentzako egitaraua prestatu dute. Interesatuek maiatzaren 13ra arteko epea izango dute izena emateko.
Tanttaka antzerki konpainiak ‘Mi hijo sólo camina un poco más lento’ antzezlana taularatuko du gaur Elgoibarko Herriko Antzokian, eta BARRENek zortzi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditu irakurleen artean.
Bihotzetik fundazioak heriotzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu beste hainbat elkarterekin batera, eta hitzaldi-ziklo horren barruan, hil aurreko azken borondateei buruzko hitzaldia emango du astelehenean Iñaki Saralegi Osakidetzako aurretiazko borondateen programaren arduradunak. 18:30ean izango da, Musika Eskolako auditoriumean.
Pilar Arriola elgoibartarra gailendu zen, emakumezkoetan, apirilaren 16an Izaban jokatu zuten Baselizetako Krosean. 2019an, hirugarren egin zuen Arriolak.
Elgoibarko Lagun Taldeko junior txirrindulariek Gipuzkoako Klasikoan hartuko dute parte asteburuan. Zapatuan, Deban jokatuko dute eta domekan, berriz, Donostian.
C.D. Elgoibarren jokatzen duen Sara Eturak bi txapelketa jokatu ditu Aste Santuan Realarekin, eta horietako bat irabazi egin dute.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak sustatuta, Lesboseko errefuxiatuentzako janari bilketa solidarioa egingo dute datorren astean Debabarrenean, eta Elgoibarri Pedrosillano motako garbantzuak biltzea egokitu zaio. Merkatu plazan eta ikastetxeetan jarriko dituzte produktuak batzeko guneak.
Aranzadik historiaurreko bi hilobi topatu ditu Karakateko tontorretik gertu, gaur gaurkoz estazio megalitiko moduan izendatuta dagoen eremutik kanpo. Gortazar eta Otsoaldasoro izenak jarri dizkiete.
Elgoibarko Udalak eta Makina Erremintaren Museoak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2022rako, eta horri esker, 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du aurten museoak, makina erremintaren historia zabaltzeko.
Merkatu Plazan dago Kontsumitzaileen Arretarako Bulegoa, eta Udaletik jakinarazi dute kontsultak egiteko hitzordua hartu behar dela. Horrez gain, posta elektroniko berria jarri dute herritarren eskura, nahi duenak kontsultak online egin ahal izateko.
Iragarria zuen Espainiako Gobernuak Aste Santu ostean bertan behera lagako zuela toki itxeetan maskara erabiltzeko derrigortasuna, baina gaur onartu du ministroen kontseiluak dekretua. Bihar sartuko da indarrean. Aurrerantzean, "salbuespen" egoeretan bakarrik erabili beharko da maskara, pertsona zaurgarrienak babesteko.
The Citizen Lab ikerketa zentroak egin du ikerketa eta The New Yorker hedabideak eman du argitara. Haren arabera, 60 buruzagi independentista baino gehiago espiatu zituzten 2017 eta 2020. urteen artean, Pegasus programaren bidez, tartean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Pegasus espioitzarako programa da, eta gobernuek bakarrik izaten dute eskura. Horregatik uste da Espainiako Gobernua dagoela atzean, nahiz Madrildik esan duten ez dutela ezer ezkutatzeko.
Apirilaren 28an egingo du Mendaroko Ameikutz Musika Eskolak urteko batzar orokorra, 20:30ean. Batzarrera agertzen den jende kopuruaren arabera erabakiko dute non egin: gela batean edo areto nagusian. Iazko ekainean eskaini zuen jaialdiko argazkia da azalekoa.
Maiatzaren 14an ospatuko dute aurten Morkaikoren Eguna, eta ohi bezala, Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna antolatuko ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak egun horretarako. Antolaketa lanetarako, baina, boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute eta prest daudenei eurekin harremanetan jartzeko eskatu diete.
Euskararen erabilera esparru guztietara zabaltzeko, indartzeko eta sustatzeko Euskararen Ekintza Plana osatu du Mendaroko Udalak, UEMAren gidaritzapean eta Ikastolaren eta Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin. Plana diseinatzeko orduan, UEMAren hiru ildo estrategikoak (Udalerriaren erabateko euskalduntzea, herritarren aktibazioa eta udalerri euskaldunen zaintza) eta ESEP Euskara sustatzeko ekintza planak osatzen dituen lan esparruak hartu dituzte aintzat. Argazkia iazkoa da, euskaldun kontzientziak astintzeko UEMAko teknikari Ibon Aginagak Gaztelekuan eman zuen saiokoa.
Liburuaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 23an, eta horren harira, ipuin-kontaketa saioa antolatu du Mendaroko Udal Liburutegiak apirilaren 22rako (barikua).
Epaimahaiaren saria eta herritarrek emandakoa; biak eskuratu ditu Uztargiko pintxoak. Apirileko bigarren asteburuan jokatu zuten Mendaron Udalak antolatutako X. pintxo lehiaketa, eta lau tabernak parte hartu zuten: Aitz Beltzek, Ormolak, Lagun Betikoakek eta Uztargik. Argazkian, Gorane Salaberria Uztargi tabernako langilea, Maite Apellaniz Kultura zinegotziarekin.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du Elgoibarren maiatzaren 6an eta 7an, Elgoibarko Gurutze Gorriarekin eta Udalarekin elkarlanean, eta boluntarioak behar dituzte.
Tanttaka antzerki konpainiak ‘Mi hijo sólo camina un poco más lento’ antzezlana emango du Elgoibarko Herriko Antzokian, datorren apirilaren 22an. Familiako kideen arteko harremanei buruzko antzezlana da.
‘Elgoibar mugimenduan’ ekimenaren barruan, aniztasun funtzionala duten nerabe eta gazteentzako mugimendu eta sormen saioak antolatu dituzte.
Atxutxiamaikak Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da Aldenik Alden, eta datozen asteetarako eskaintzaren berri eman dute: Pijama festa, Ulia mendira irteera eta Cluedo jokua.
Club Deportivo Elgoibar kirol taldeko zuzendaritzak gehienez ere urte bukaerara arte jarraituko duela bere jardunean jakinarazi die bazkideei, astelehenean Kultur Etxean egin zuten ezhokiko batzarrean. "Zuzendaritza talde berri bat agertu arte jarraituko dugu, baina prest dagoen inor ez bada azaltzen, abenduan bagoaz", adierazi dute.
Sekulako azken txanpa egin du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak, eta Euskadiko Txapelketa irabazita jokatuko du Lehen Nazional mailarako igoera kanporaketa.
Elgoibarko ostalarien Aizu! elkarteak sari bitxia zozkatuko du elkarteko kide diren taberna eta jatetxeetako bezeroen artean.
Elgoibarko Udalak diru-laguntza lerro berri bat sortu du ingurune digitaletara eguneratzea eta ostalaritzan TicketBai ezartzea sustatzeko, 2021ean egin den gastuaren arabera.
Aurtengo azarorako derrigorrezkoa izango da Ticket Bai, lurraldeko negozioen fakturazioa zaintzeko sistema. Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak (Dendartean), baina, aurkakotasun handia adierazi du sistema honen aplikazioaren inguruan, "epe eta prozedurekin" kezka baitute.
Azkoitia, Orio eta Elgoibarko Lagunkoia egitasmoetako talde eragileen topagune izan zen Elgoibar, joan den astean, elkarren berri izateko eta aurrera begirako egitasmoak partekatzeko.