Sara Basurtok (Elgoibar, 2002) manga estiloko pertsonaiak marrazten ikasteko tailerra emango du.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Kuikui' ikuskizuna taularatuko dute barikuan, Elgoibarko Herriko Antzokian.
2020an Elgoibarren egitekoak ziren Erraldoien Topaketa bertan behera laga behar izan zuten pandemia zela-eta, baina badauka data berria. Maiatzaren 28an egingo dute. Era berean, zapatu honetan estreinatuko dituzte buruhandi berriak.
Guztira 10 bisita antolatu dituzte Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aurtengo denboraldian, 4 euskaraz eta 6 gazteleraz. Joan den Aste Santuan egin zituzten aurreneko biak eta domekan egingo dute hirugarrena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika sareak jarritako irizpideak jarraituz, Ludotekarako eta Gaztelekurako adin-tarte berria ezartzeko erabakia hartu du Mendaroko Udalak.
Haizea Elgoibarko Emakumeen Taldeak Iruñeara irteera antolatu du maiatzaren azkenengo astebururako.
Ikastolako komunetan eragindako kalteak eta pintaketak salatu dituzte Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak.
Geuk Berdintasun Aholkularitzak arteterapia tailerra emango du Mendaroko Lagun Betikoak jubilatuen egoitzan ekainean eta uztailean zehar.
Asteon Debabarreneko sei herritan ari dira elikagaiak batzen, Grezian sukaldatu eta hango errefuxiatuei emateko. Elgoibarri Pedrosillano motako garbantzuak biltzea egokitu zaio, eta zapatu goizera arte batuko dituzte. Kanpaina ixteko 'Tuper solidarioa' ekitaldia egingo dute zapatuan Eibarren.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa antolatu du uda sasoirako, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2007-2015 urte bitartean jaiotakoak).
Cynthia Pazmiño de la Arada jantzigintzako diseinatzaile eta ehungintza artista elgoibartarrak tindagai naturalez baliatzen den Impossible black izeneko estudioa sortu du, "kolorearekin jolasteko".
Herriko merkaritza sustatzeko kanpaina abiatu du Mendaroko Udalak, 2.500 eurorekin. Guztira hogei saltoki atxiki dira kanpainara.
'Energia Argitu' programaren barruan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu dute maiatzaren 3rako.
Karakate mendi gainean eraiki nahi duten zentral eolikoari aurre egiteko sortu duten Karakate Bizirik-Elgoibar taldeak hitzaldi bat antolatu du maiatzaren 4rako gaia jendarteratu, informazioa zabaldu eta gogoeta egiteko helburuarekin.
Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea etxean jokatuko du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak. Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur egin duen zozketaren ostean badakite zein talderen aurka jokatuko duten Lauko Finala.
Club Deportibo Elgoibar kirol taldeak nesken futbola plazara aterako du barikuan, hilak 29, nesken artean futbola sustatzeko helburuarekin.
Zaharren egoitzei buruzko 'Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria' izeneko liburua kaleratu du Ahoztar Zelaieta Zamakona kazetari eta idazleak, eta liburua aurkeztera etorriko da bihar, hilak 28, Elgoibarrera.
'Elikadura nahasmenduak eta lodifobia' izenburuko tailerra gidatuko du Andrea Osoro Saez psikologo eta nutrizioan adituak bariku honetan, apirilaren 29an, Elgoibarren, Lilan.
Maraca Diablo musika taldeak 'Huts' izeneko abestiaren bideoklipa kaleratu du, eta taldekideekin batera Eneko Etxaniz dantzari elgoibartarra da The Death Team-ek ekoitzi duen ikusentzunezko laneko protagonista.
Elgoibarko Udalak zaintza lanetan eta etxez etxe lan egiten duten herritarrentzako aholkularitza zerbitzua jarriko du martxan Lila Emakumeen Etxean.
Liburuaren Nazioarteko Eguna izan da zapatuan, eta egun horren harira, ipuin kontaketa saioa antolatu du Mendaron Arno Guraso Elkarteak maiatzaren 6rako.
Mundu mailan ospatzen den eguna da Liburuaren Nazioarteko Eguna. UNESCOk 1995. urteetik sustatzen duen ospakizuna ehun herrialde baino gehiagotan ospatzen dute apirilaren 23an. Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian ere hainbat jarduera antolatu dituzte.
Gotzon Garatek Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 23 baserritan egindako ikerlan baten emaitza da 'Atsotitzak' liburua. 1998an argitaratutako lan horretan 27.000 gora atsotitz bildu zituen.
San Migel taldeko Unai Loiolak irabazi ditu Elgoibarren jokatu dituzten Gipuzkoako 51. Hiru-txirlo Bola joko txapelketako bi jardunaldiak, azkena joan den zapatuan, Idotorbeko bolatokian.
Lerungo industrialdea urbanizatzeko falta ziren azken lanak hasi dituzte gaur. Besteak beste, oinezkoentzako pasealeku bat sortuko dute eta Deba ibai ertzeko hormigoizko baranda ere konponduko dute.
Elgoibarko Lagun Taldeako junior txirrindulariek Gipuzkoako Klasikoan hartu dute parte asteburuan, zorte handirik gabe.
Udaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak eta zabalik da izen ematea.
Amatasunaren gaia emakumeen artean oso presente egoten da adin batetik aurrera, baina badaude ama izan nahi ez duten emakumeak ere. Horri buruzko hausnarketa saioa egingo dute gaur, Lilan.