Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, Udal Gobernua osatzeko pleno bereziak egingo dituzte zapatuan, ekainaren 13an, Elgoibarren eta Mendaron.
Ramon Garcia Gobike taldeko txirrindulari elgoibartarrak master mailako Euskadiko erlojupeko proban parte hartu du, eta hirugarren postuan sailkatu da Master 30 kategorian.
Datorren zapatuan, hilaren 13an, hasiko da bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik.
Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Elgoibar, Mendaro, Deba, Eibar, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.
Guztira 75 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.
Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an Elgoibarko Kultur Etxean.
Hamargarren ‘Gasteizko Mendiak’ mendi lasterketa jokatu zuten joan den zapatuan, Gasteiz inguruko mendietan. 874 lagun batu ziren irteeran, tartean 74 emakume. Xabier Alzola eta Arantzazu Perez de Arenaza, gizonezkoan lehena eta emakumezkoetan bigarrena, izan ziren 61 kilometroko ibilbidea egiten azkarrenak. Gure ordezkarien artean, Ainhoa Lendinez eta Gorka de la Horra izan ziren onenak.
Joan den ekainaren 6an hasi zen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa Kanadan, eta Espainiako selekzioak munduko txapelketa batean jokatzen duen estreinako partida jokatuko du gaur, 22:00etatik aurrera, Costa Ricaren aurka. Espainiako taldearekin parte hartuko duen Eli Ibarrarentzat egun handia da gaurkoa, mundial batean debuta egiteko aukera baitu.
Ekainaren 16tik 19ra egingo da Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa. Iaz parte hartze marka ezarri zuen lehiaketak, 32 partaiderekin. Aurten, aldiz, 18 izango dira parte hartuko duten tabernariak. Horien artean ez daude orain arteko sei edizioetan epaimahaiaren saria irabazi duten hiru tabernak: (Txarriduna (3), Gabi (2) eta King-Kong (1). Pintxoen prezioa izango da beste berrikuntzetako bat.
Pedro Perez Fernandez mendaroarra da Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidente berria. Orain arte Enrike Sanmaniegok bete duen lekua beteko du aurrerantzean.
Goizeko hamaiketan hasi dute festa giroa Elgoibarren, aldi berean egin diren bi ekitaldi nagusirekin. (argazki bilduma dauka)
Euskadiko selekzioak irabazi du VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa, finalean Valentziako selekzioari 28-24 irabazita. IMH kiroldegi berrian jokatu dute txapelketa asteburuan.
Elgoibarko Udalak Azkue auzoan, IMH eta Makina Erremintaren museoaren artean, eraiki duen kiroldegi berria inauguratuko dute bihar, hilak 6, Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko baita bertan. Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak kirol instalazio berriari buruzko xehetasunen berri eman dio barren.eus atariari.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, ikasturteari agur esateko Oin-alai berezia egin dute gaur goizean. Atxutxiamaikako hezitzaileak, Kiribil barraskiloa eta Txutxi eta Maika izan dira eskolarako bideari kolorea eta musika jarri dizkiotenak. (argazkiak dauzka)
Euskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek, eta gaur Elgoibarren jarri dituzte kantuan lehiakideak. Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean, jarri duten eszenatokian aritu dira kantuan, eta ikusleak izan dituzte epaimahai. (argazkiak dauzka)
Malako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4).
Elgoibarko Izarrak kudeatzen dituen Elgoibarko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak udarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Era berean, Ludotekak Aste Nagusia ospatu zuen joan den astean. (egitaraua eta argazkiak dauzka)
Indartsu amaitu dute denboraldia CD Elgoibarko infantil mailako bi taldeek. Infantil Txiki taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi du, eta honenbestez, Ohorezko Infantil Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia. Lehen mailan diharduen infantil taldeak, berriz, 2-3 galdu zuen Euskalduna taldearen aurka Zumaian jokatu zuen finala. Futbol denboraldiari amaiera emateko jaia egingo du CD Elgoibarrek ekainaren 13an, eta paella jana izango da berrikuntza nagusia.
Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Udal Jarduerarako eta Erakundeen Arteko Koordinaziorako Protokoloa sinatu dute gaur herriko hainbat eragilek: Elgoibarko Udalak, Ertzaintzak, Osakidetzak, Lanbidek, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta Elgoibar Arreiturre BHI institutuak.
Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Pilota Eguna egin zuten Mendaron joan den zapatuan. 78 neska-mutilek hartu zuten parte estreinako edizio honetan.
Mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketa jokatu dute asteburuan Annecyn, Frantzian. Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi ostean, hirugarren postuan sailkatu zen Maite Maiora. Taldeka, berriz, bigarren postua eskuratu zuen Maiorak Espainiako selekzioarekin. (bideoa dauka)
Gipuzkoako Kopako finalak jokatu dituzte Sanloko hiru eskubaloi taldek joan den asteburuan. Senior emakumeen Lauko taldeak bakarrik lortu zuen baina titulua. (argazkiak dauzka)
Elgoibartarrek jai giroan ospatu dituzte Trinitate festak asteburuan. Mendaron ere ekintzaz beteriko asteburua izan da eta gaur, hilak 1, oraindik ere izango dute zer ospatua. Argazki bilduma batean jaso ditugu asteburuan jasotako irudi esanguratsuenak. (argazkiak dauzka)
10:15ean izan da istripua. Kamioi batek 65 eta 66 urteko bi txirrindulari harrapatu ditu San Antolineko biribilgune parean.
Bederatzi egun falta Elgoibarren ekainaren 7an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jairako. Antolatzaileek jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurreko agerraldian, eta musika eta dantzarekin girotu dute aurkezpena. Izan ere, Herri Eskolako 300 ume inguruk flashmoba egin dute Kalebarren plazan, jairako sortutako Jaku, jata abestiaren erritmora.
Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren eta Mendaron, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Ume, gazte zein helduentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. (egitaraua dauka)
Auzolana lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da gaur egun, baina berebiziko garrantzia izan du euskal kulturan. Gure arbasoek emandako ondare honi esker bizirik iraun dugu herri moduan. Elgoibarren ere oso sustraituta egon da auzolana, alegia, auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema. Gai honen inguruko lekukotasun ugari daude jasota ahotsak.com-en. (bideoak dauzka)
Atabal elkarteak berreskuratu zuen trinitateetako nagusien danborrada 2006an, eta urtero gai baten inguruan antolatu izan dute. Aurtengoa hamargarren edizioa denez, aurreko urteetako motibo guztiak bilduko dituzte karroza batean, danborradaren etapa berriaren errepaso moduko bat egiteko. Gaur gauean egingo dute danborradaren azken entsegua Kalegoen plazan (21:30)
Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin dute gaur goizean Elgoibarko Udaletxean. Elgoibarko hiru ikastetxetako (Herri Eskola, Ikastola eta Institutua) 40 ikasle inguru batu dira pleno aretoan. Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan, eta egoeraren diagnostikoa egin ostean, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere.
Euskal eragileek atzo (maiatzak 27) aurkeztu zuten euskarak 365 egitasmoa, musika eskolako auditorioan. Elgoibartarron euskaltasuna eta euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea izango da egitasmoaren helburua, eta herriko kaleetan eta plazetan aldarrikatuko dituzte euren balioak. Elkarte-erakundeak izango dira protagonista eta modu ludiko-motibagarrian aldarrikatuko dute euren euskaltasuna.