C.D. Elgoibarko zenbait taldek ez dute atsedenik hartu Eguberritan, eta torneo edo txapelketa ezberdinetan hartu dute parte alebin eta infantil mailako taldeek. Emaitza onak lortu dituzte gainera, tartean alebin taldeak irabazi duen Zumaiako Torneoa. Gabonetako Otarraren zozketako irabazleak zein izan diren ere eman du jakitera C.D. Elgoibarrek.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta joan den abenduaren 28an Herriko Antzokian eskaini zuten bertso saioko unerik aipagarrienak bertsoa.eus webgunean jarri dituzte ikusgai.
Erregeak Elgoibar eta Mendaroko etxeetatik pasatu aurretik herriko kaleak bisitatu dituzte arratsaldez. (Argazkiak dauzka)
Errege magoak gaur arratsaldean ailegatuko dira Elgoibarrera eta Mendarora. Bi herrietako kaleak gozokiak banatuz zeharkatu ostean, umeen gutunak jasoko dituzte.
Gabonetako Euskarazko 21. Ipuin Lehiaketako irabazleek Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik jaso zituzten sariak joan den abenduaren 24an, Mendaron.
Azken egunetako haize bolada indartsuek hainbat kalte eragin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Haizeak ez du kalte nabarmenegirik eragin Elgoibarren, baina haizearen ondorioz trenbidearen katenariara erori zen burdin zati batek irudi ikusgarriak laga zituen atzo Toletxegaingo geralekutik gertu. Era berean, haizea izan zen urte zahar gauean Elgoibarren kanpaikadak ez entzutearen erantzulea. (bideoa dauka)
Urteko lehen zapatuan egin ohi duten legez, Soro Feria eguna ospatu zuten joan den urtarrilaren 2an Deban. Bi elgoibartar saritu zituzten feria barruan antolatutako lehiaketetan: Pello Rubio Txillarrek irabazi zuen barazki lehiaketa eta Julian Villenak ezti-lehiaketa.
Giro politean korrika amaitu dute Elgoibarren eta Mendaron hainbat lagunek San Silbestre lasterketetan. (argazki bilduma dauka)
Literatura, argazkigintza, musika eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena. (bideoa dauka)
Gabon Zaharreko Ferian bi izen nabarmendu dira guztien gainetik: Mausitxa eta Txillarre. Urteko gazta txapelketako lehen saria eskuratu du Mausitxak eta Txillarrek, berriz, barazkien saria irabazi du. (argazki bilduma dauka)
Menditik Elgoibarko kaleetara jaitsi dira gaur Olentzero eta Mari Domingi eta herriko kaleak kalejiran gurutzatu ostean, umeen eskutitzak jaso dituzte Kalegoen plazan. Hain zuzen ere, plaza jendez betetzeko egitaraua zuen prestatuta Elgoibarko Izarrak eta lortu du. (argazki bilduma dauka)
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako bertso saioa abenduaren 28an izango da aurten, eta sarrera “guztiak” agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Gabriel Kurutzelaegi kalea eta A 8 autobidea artean dagoen mendi magalean sute txiki bat piztu da gaur iluntzean.
2015 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan. (saritu guztien merituak eta argazkiak)
EAJk 1.996 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta 729 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Bigarren indarra izan den arren, EH Bilduk izan du beherakadarik nabarmenena. Koaliziooak 755 boto galdu ditu, 2011ko hauteskundeekin alderatuta (2.022 boto lortu zituen orain lau urte Amaiur koalizio independentistak). Pablo Iglesiasek gidatzen duen Podemos-Ahal Duguk 1.243 boto lortu ditu bere lehen parte hartzean, EH Bilduk baino 24 boto gutxiago.
EAJ alderdiak lortu ditu boto gehien Mendaron: 317. Podemos-Ahal Dogu alderdia izan da bigarren bozkatuena, 260 botorein eta EH Bildu koalizioak 220 lortu ditu.
Jokatutako bederatzi partidetatik bakarra galdu ostean, 21 urteko Ider Borya xakelari frantziarrak irabazi du Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa. (argazkiak dauzka)
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ehun umek baino gehiagok parte hartu zuten zapatuan Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatutako haur krosean. (argazki-bilduma dauka)
Martxan da Elgojaiotza taldeak urtero jartzen duen Parrokiako Jaiotza ikusgarria. Joan den barixakuan inauguratu zuten eta zapatuan zabaldu zituen ateak bisitarientzat. Jaiotzak dituen berrikuntzez gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurriak nabarmendu dituzte Elgojaiotza taldeko kideek.
Azaroan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Bikain Euskara Kalitate Ziurtagiriko ebaluazio prozesuan murgilduta egon da, eta ebaluatzaileek mailarik gorena eman diote, urrezkoa.
Milaka migratzaile ari da Turkia eta Greziaren arteko muga itsasoz zeharkatzen. Egeo itsasoa zeharkatu eta Greziako Lesbos irlara iritsita, lehen uneetan laguntza behar izaten dute eta asko dira boluntario modura babes hori eskaintzen duten elkarteak eta norbanakoak. Beharra dagoela ikusita Elgoibartik hara abiatu eta abenduaren 27tik urtarrilaren 5era bitartean Lesbosen laguntzen arituko dira Koro Gabiola eta Iñaki Iraola.
Mausitxa baserriak aurkari gogorrak izango ditu Gabon Zahar Ferian egingo den 2015. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta txapelketan. Hego Euskal Herriko beste zortzi gaztagilerekin lehiatuko da abenduaren 26an. Txapelketa aurkeztu dute gaur.
Elgoibarko Taupada antzerki taldeak joan den ekainean estreinatu zuen Bohemioen Kluba obra Herriko Antzokian. Barixaku honetan (abenduak 18) antzezlana ikusteko aukera berri bat izango da.
Elgoibarko Udalak 2016ko egutegia osatzeko antolatu duen zortzigarren argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo Kultur Etxean. Egutegiak estimazio handia du herritarren artean eta 3.000 ale banatzen dituzten arren, agortu egin dira azken urteetan. (saritutako argazki guztiak barruan)
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena izango da Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aztertuko diren gaietako bat, eguen honetan (abenduak 17). EH Bilduk prentsa ohar batean salatu du Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzeko hartutako erabakiaren ondorioz 50.000 euro galdu direla.
Caminos de Agua izeneko filmaren emanaldiarekin amaituko da Morkaiko Mendizale Elkarteak prestatu duen Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloa, eguen honetan (abenduak 17). Hiru kayaklari euskaldunek burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen du 52 minutuko filmak, Patagoniako mendietatik hasi eta Pazifikoko uretara arte. (bideoa dauka)
Metalaren arrastoak argazki liburua aurkeztu zuten Edu Arrillagak eta Esmeralda Zapparoli argazkilari elgoibartarrek, joan den barixakuan. Aurkezpenaren ostean, libururako ateratako 40 argazkiekin osatutako argazki erakusketa inauguratu zuten Elgoibarko Kultur Etxean. Urtarrilaren 9ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, eta eguaztenetan bisita gidatuak eskainiko ditu Arrillagak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 2an Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko duten Amalur ikuskizunerako sarrerak gaur eta bihar (abenduak 15 eta 16) jarriko dituzte salgai Elgoibarko Udalaren arreta bulegoan.