Mendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du gaur (ekainak 26) Mendaroko Goñati pilotalekuan.
Elgoibarko bi auzotan ospatuko dituzte jaiak asteburuan. Altzolan ez dira oraindik amaitu sanjoanak eta Idotorben sanpedroak hasiko dituzte gaur (ekainak 26) arratsaldean. (egitaraua dauka)
Bidegi, Gipuzkoako autobideak kudeatzeko sozietate publikoko zuzendaria izango da Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkate ohia.
Kimetz Elkarteak antolatuta, gaur arratsaldean jokatuko da 31. Nahaste Borraste herri-lasterketa.
Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiak bisitan etorriko dira bihar (ekainak 26) Elgoibarrera. Martinbertso DJ, Largabista eta Marikalanbrek ikuskizun parte-hartzailea eskainiko dute Maalako parkean, eta entzierro txiki batekin emango diote amaiera jaiari.
Azken bi denboraldiak Sanloko Alcorta Forging Group taldean jokatu dituen Imanol Garciandia Alustiza (Zumarraga, 1995) eskubaloi jokalaria fitxatu du Asobal Ligan diharduen Errioxako Naturhouse La Rioja taldeak.
Dantzaz konpainiak "4Milpasos" ikuskizuna estreinatuko du zapatuan (ekainak 27), Eibarko Coliseo antzokian. Josu Mujika koreografo elgoibartarrak sortu duen koreografia dantzatuko dute Europa osoko bost herritatik etorritako hamabi dantzarik. (bideoa dauka)
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatutako udako txokoetan 274 umek eman dute izena (243 izan ziren iaz). Uztailaren bukaerara bitartean euskaraz, eta hezkidetzan oinarrituta, hainbat kantu eta jolas egingo dituzte, eta herriko txokoak ezagutzeko aukera ere izango dute.
Suaren bueltan eta jai-giroan ospatu zuten udaren etorrera Elgoibarren eta Mendaron, atzo, San Joan bezperan. Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia egin zuen estreinakoz Sallobenten eta 200 bat lagun batu ziren suaren bueltan. Altzola auzoan festak ospatzen dihardute, eta San Joan su erraldoia piztu zuten Deba ibaian. Mendaron, berriz, Akelarre baten bueltan eman zioten ongi-etorria udari. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dituen kirol ikastaroak hasi dira gaur. 307 haur eta gaztek hartuko dute parte gaurtik uztailaren 21era bitartean egingo dituzten jardueretan.
Tantaka jatetxeko 'Udako zaporea' pintxoak jaso du Pintxo Onenaren saria, eta Sigma jatetxeko 'Sigmako itsaso gorria' izan da herritarren gustukuena. Guztira, 6.564 boto-txartel eman dituzte herritarrek, eta parte-hartzeaz balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
Eskubaloiak hartu zituen Elgoibarko kaleak joan den zapatuan. Izan ere, eskubaloi egunak eta Sanlo festak bat egin zuten eskubaloi denboraldia amaitzeko. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko Udaleko batzordeak, batzordeburuak eta bertako kideak izendatu ditu EAJk osatutako udal gobernu berriak, eta baita sailetako arduradunak zein izango diren zehaztu ere.
Bi urteko etenaren ostean, San Joan jaiak ospatuko dituzte berriz Altzolan. Azken bi urteetan zailtasunak izan dituzte jaiak antolatzeko, baina aurten ahalegin berezia egin dute sanjoanak berreskuratzeko. Ekainaren 23an hasiko dira jaiak, San Joan bezperan, eta ekainaren 28ra arte iraungo dute. (egitaraua dauka)
Elgoibartar eta mendaroar ugarik hartu zuten parte atzo, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herriko bost hiriburutan antolatu zuen jai handian. Argazki galeria batean jaso ditugu atzo Donostian egin zituzten ekitaldiak. Horien artean dago Manu Sanchez hegazkin pilotu elgoibartarrak bidali digun argazkia, Anoetako estadioari airetik atera zion argazkia, hain zuzen ere.
Ocho apellidos vascos filmarekin hasiko dira Aire Libreko Zine emanaldiak uztailaren 3an. 2014ko apirilean eman zuten filma hau Herriko Antzokian eta marka guztiak hautsi zituen, 3.000 ikusletik gora batu zituen-eta emanaldi ezberdinetan.
Bideo ikusgarriarekin, ekainaren 21erako gogoak piztu eta Anoetara joateko deialdia egin du Mendaroko Gure Esku Dagok.
Bazkalosteko ETB1eko sukaldaritza saio da Txoriene. Sukaldaiez aparte, aurpegi ezagunak ere gonbidatzen dituzte Txorienera, eta astean egun batean hornitzaileak joaten dira platora kozinatzera. Eguen honetako saioan Elgoibarko eta Mendaroko Kontsumo Taldeko kide Paula Heras eta Haritz Arrieta izan ziren saioan. Udaberriko ilarrak patata berriarekin eta arrautzarekin prestatu zituzten (bideoa dauka)
Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen aurrekontuko bi milioi euro Debabarrenean zertan erabili erabakitzeko, eta azkenean, 52 proposamenen zerrendatik hamar aukeratu zituzten herritarrek bilera irekian.
Taupada antzerki taldeak Bohemioen Kluba obra estreinatuko du gaur (ekainak 19) Elgoibarko Herriko Antzokian. Parisko Montmatre auzoan kokatuta dago ikuskizuna, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Melodrama eta umore beltza generoak lantzen ditu obrak, absenta ukitu batekin.
Amaitu da Lagunak pilota eskolak antolatzen duen gaztetxoentzako pilota txapelketa. Atzo jokatu zituzten finalak Kalegoen plazako frontoian.
Emakumezkoen binakako laugarren pala txapelketa iritsi da amaierara, eta barixaku arratsaldean jokatuko dute finala Kalegoen plazan. Jone eta Amaia Loiola eta Sonia Tomas eta Idoia Arrillaga bikoteek jokatuko dute azken partida, eta hortik irtengo da txapelketako irabazlea. Antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute final nagusirako, eta 18:00etan hasiko dira ekitaldiak.
Elgoibar BH Institutuko Batxilergoko ikasleak bukatu dute ikasturtea, eta dagoeneko ikasbidaiaz gozatzen ari dira Maltan. Aurten, Batxilergoko bost ikaslek eskuratu dituzte ohorezko matrikulak. Era berean, institutuko ikasle guztiek gainditu dute selektibitatea.
Nico Hülkenberg, Earl Bamber eta Nick Tandy hirukoak gidatutako Porsche 919 Hybrid autoak irabazi zuen Le Manseko 24 orduak auto lasterketa prestigiotsua, joan den domekan. Imanol Leizabe elgoibartarrak izan du zerikusirik Porsche etxeak lortutako arrakastan, kotxearen atal aerodinamikoa lantzen aritu baita.
Gure bueltan izan ohi diren lapurreta ohikoenak zeintzuk izaten diren azaldu eta horiek saihesteko argibideak emango ditu Ertzaintzak, gaur (ekainak 17) Elgoibarren.
Azken bi ikasturteetan modu esperimentalean probatu dute EKI digitala Arizmendi, RM Azkue, Haurtzaro, San Fermin eta Elgoibar ikastoletan. Ikastetxeotan, DBHko lehen zikloko ikasleek ez dute eskola libururik erabili: eduki digitalen bidez eman dituzte eskolak. (bideoa dauka)
Paella jana antolatu zuen CD Elgoibarrek, aurtengo futbol denboraldiari amaiera emateko. Joan den zapatuan batu ziren jokalari, entrenatzaile eta gurasoak Maalako parkean, eta giro onean pasatu zuten eguna. (argazkiak dauzka)
Ekigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ekainaren 23rako. Sua, ura, natura, jan-edana, dantza eta musika izango dira, besteak beste, jaiko osagaiak.