Altzolako estazioan maila gorria igaro du Deba ibaiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta laranja eman du datozen orduetarako ufal arriskua dagoela-eta.
Elgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek apustua jokatu zuten zapatu iluntzean Sigmako probalekuan. 1.775 kiloko Murgil harriarekin aritu ziren lehian.
Idi probetan jende ugari ibiltzen zen sasoi batean Elgoibarren, besteak beste, baserri guztietan zeudelako idiak. Santa Klaran egon zen Soarteko probalekuan edo auzoetakoan jokatzen zituzten idi-probak. Horietan egin zituzten desafioak eta pizten zuten ikusminari buruzko testigantza ugari dituzte jasota ahotsak.eus webgunean. (bideoak dauzka)
Urte honetan 13.999.822 euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak, 2016ko jardunerako. Atzo egin zuten Osoko Bilkurak onartu zuen aurrekontu hori, EAJren aldeko botoekin eta EH Bildu eta PSE-EEren aurkakoekin. 2016ko hasierako aurrekontua 2015eko hasierako aurrekontua baino %2,5 handiagoa da (13.682.562 eurokoa izan zen). 1,6 milioi inbertsioetara bideratuko dituzte.
Datorren martitzenean (martxoak1 1), Arnaldo Otegi kartzelatik irtendakoan, bere egitekoa amaituko dela iragarri du ‘Arnaldo askatu, politika askatu’ herri plataformak eta bere jarduna amaitutzat joko du. Era berean, martitzenerako antolatu duten Otegi Free jaialdiak baimen guztiak dituela jakinarazi dute.
Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek, Elgoibarko IMHk koordinatuta, Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu dute. Nodoak laguntza emango dio sektore produktiboari, Jaurlaritzak eratuko dituen proiektu zehatzetan.
Tarazona Hiria txirrindulari lasterketa jokatu zuten Zaragozako Tarazona hirian, joan den asteburuan. Zapatuko eta domekako etapetako emaitzak batu ostean, German Gil Burgoseko txirrindulariak lortu zuen sailkapen nagusiko lehen postua. Ramon Garcia elgoibartarrak egin zuen bigarren.
Euskal Herrian erreferente izatea lortu duen piano jaialdia egin zuten asteburuan Andoianen. Guztira, 5 eta 18 urte bitarteko 805 lagunek hartu dute parte, tartean Inazio Bereziartua Musika Eskolako 35 ordezkarik.
Eibar-Sahara Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, martxan da Oporrak bakean 2016 programa. Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, hartzeko prest dauden familiak behar dituzte.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurten ere, zortzigarren urtez, Aste Santuko Kirol Campusa antolatuko du. Datorren astelehenean, otsailaren 29an, zabalduko da izena emateko epea.
Hileko azken zapatuko feria egingo dute zapatuan (otsailak 27), eta Elgoibarko baserrietako ardien esnearekin gatzatua egiten ikasteko aukera izango dute gaztetxoek. Hil honetan Mintxeta Atletismo Taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak.
Korrika ekimenaren azken edizioaren amaieran irakurri zuen testuarekin zer esan nahi duen azalduko du Lorea Agirre kazetari eta antropologoak, eguazten honetan, hilak 24, Elgoibarren eskainiko duen Bagara nor izeneko hitzaldian.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak prest du udaberrirako eskaintza. Martxoaren 4ra arte eman daiteke izena Udaberriko Txokoetan zein Zarautzen egingo duten lau eguneko egonaldirako.
Mendaroko Bizi poza txarangak 25 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga maiatzaren 14an ospatzeko asmoa dute. Aurrez, baina, logotipo lehiaketa antolatu dute.
Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako zortzi dantzarik hartu zuten parte, joan den asteburuan, Beasainen jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan.
Arnaldo Otegi datorren martitzenean, martxoaren 1ean, irtengo da espetxetik, eta bi ekitaldi iragarri dituzte irteten denerako, bata Elgoibarren eta bestea Donostian. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak argudiatu du terrorismoa goratu daitekeela bi ekitaldi horietan, eta legea betetzen dela zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.
Euskalkien inguruan dagoen aditu nagusienetakoa den Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak euskalkiei buruzko webgunea sortu du: www.euskalkiak.eus
Enpresa praktikak atzerrian egingo dituzte Elgoibarko Meka Lanbide Eskolako hainbat ikaslek, datozen hiru hilabeteetan.
Abian prozesuaren baitan espetxeetara martxak antolatu zituen ezker abertzaleak joan den zapatuan. Debabarrenatik lau autobus joan ziren zapatuan Logroñoko espetxera, besteak beste, bertan dago Arnaldo Otegi preso elgoibartarra. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Datorren asteko bi egunetan Pedro Migel Urruzuno kaleko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. San Frantzisko kaleko 32. zenbakian egiten diharduten lanak direla-eta itxiko dute kalea.
Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko El Conejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizitza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek.
Ezker abertzalea Abian gogoeta prozesuan murgilduta dago, eta eztabaida fasea nola egingo den aurkeztu du. Prozesuan presoen ekarpenak garrantzitsuak direla iritzita, bihar (zapatua) espetxeetako martxara joateko animatu dute militantzia.
Euskara praktikan jartzeko beharra duten gurasoei laguntzeko egitasmoa da Gurasoentzako Tertuliak izenekoa. Antolatzaileek izena ematera animatzeko bideoa egin dute, eta jakinarazi dute martxoaren 11n amaituko dela izena emateko epea.
Haizea emakume taldeak antolatuta, kultur irteera izango da otsailaren 21ean (domeka). Santa Ana kaletik irten eta Maltzagara abiatuko dira. Inma Mugertza Geologian doktore elgoibartarrak urpeko bolkanismo kretazeoaren inguruko argibideak eskainiko dizkie.
Mintxeta Atletismo Taldeko kide Martin Hernandez Beitia antxitxikariak Espainiako Kros txapelketan hartuko du parte Euskadiko selekzioarekin, kadete mailan. Domeka honetan jokatuko da Burgosen.
Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaiak toki mailako gizarte-bazterkeriari eta gizarteratzeari buruzko diagnostikoa aurkeztu du. Dokumentu horretan, kapitulutan banatuta, Mahaiko kideek identifikatu dituzten datuak, eskuragarri dauden baliabideak, eta ondorio eta erronka nagusiak biltzen dira. Besteak beste, bazterkeriaren eragin handiena jasaten duten kolektiboak etorkinak, emakumeak eta adinekoak direla azaldu dute.
Debabarreneko Mankomunitateak aurreko barixakuan zabor-tasa %10 eta %15 artean igoko duela iragarri ondoren, Elgoibarko EH Bilduk uste du ardura erraustegia gelditu zutenei ezin zaiola leporatu. “Askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”, dio koalizioak.
Idotorbe auzotik Aubixara bidean gertatu den istripu batean hil egin da Idotorbe auzoko bizilagun bat, 67 urteko gizonezkoa. Pendiz handiko zelaian behera amildu da autoa eta kilometro bat beherago dagoen errekastoan gelditu da.