Gazteen Eguna euritsu esnatu den arren, kaleak jendez gainezka izan dira goizean goizetik, bai sokamuturrean eta baita goitibeheren jaitsierak ikusteko ere.
Herriko gaztenei eta zaharrenei eskainitako eguna izan da gaurkoa, umeen eta jubilatuen jaietarako eguna.
Eguraldi euritsua eta freskoa egin du aurtengo Baserritarren Egunean, lehen egunetako bero handien oso bestelakoa; duela bi egun baino 20 gradu gutxiagoko tenteratura, besteak beste. Alabaina, egitarauko ekitaldi guztiak egin dituzte.
Bi harri-jasotzaile zarauztar izan dira onenak San Bartolomeetako 23. Harri-Jasotze Txapelketan, Jokin Eizmendi eta Mikel Lopetegi “Urra”. Azken unera arte emozioz beteriko lehia estua eduki dute biek. Azkenean, ordea, jaso duten pisuak baino, euren pisua izan da erabakigarria, arinagoa izateak garrantzia baidauka harri-jasotzean.
Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, Umeen Egunean, abuztuaren 27an, euro batean salduko dituzte barrakek eta atrakzioek sarrerak eta bidaiak.
Txapelketaz txapelketa joan da Baserritarren Eguneko goiza, Gipuzkoako Limousin Ganadu Txapelketa, sagardo txapelketa eta gazta txapelketa jokatu baitituzte.
Esateko gutxi dago Txiki egunaz, aurrez esan ez denik. Hobe da irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dutela dioen esaldiari kaso egitea, baina kasu honetan ia mila irudik balio dute Txiki Egunean bizi izan dena ikusteko, osatu dugun argazki bildumak, alegia.
Ohiturari eutsiz, Mauxitxa txarangakoek eta herriko dultzaineroek jo duten Dianarekin hasi da Txiki Eguna. Gero etorri da jaietan egingo dituzten hiru sokamuturretan aurrenekoa.
Arnoren ganadutegia 1984an hasi zen zezenak eta bigantxak ekartzen San Bartolome jaietako dsokamuturretara, eta gaurkoa izan dute azkenekoa.
Herriko zaindariaren omenezko eguna tradizioz, dantzaz eta musikaz beterik joan da aurten ere; eta, atzo moduan bero handiarekin.
Pilotaren eta herriko pilotarien alde egindako urteetako lanaren aitortza jaso du gaur Antonio Azpiazuk, eta ez edonolako agertokian gainera, San Bartolome Eguneko pilotari profesionalen arteko jaialdian jaso du omenaldia.
Soka-dantza plazaratzeko sortu zuten Haritz Euskal Dantzari taldea duela 50 urte, eta haatik, berezia izan da gaur, San Bartolome Egunez egin duten soka-dantza.
Bero sargoripean joan da sanbartolomeeako aurreneko eguna, Bezpera Eguna. Alabaina, festarako gogoa gailendu zaio bero handiari.
Bero-bero hasi dira sanbartolome festak, zentzu guztietan. Termometroak 33 gradu markatzen zituen Haritz dantza taldeko ordezkariek jaiei hasiera ofiziala eman dien txupinazoa jaurti dutenean. Eta 39 graduraino igo da tenperatura Hiruretako txupinazo tradizionala jaurti dutenean.
Lucas Joseph Towers (Caja Rural-Alea) 19 urteko txirrindulari britainiarrak irabazi du Etxaniz Memorialaren 76. ekitaldia, azken metroetan Diego Uriarte Belzunegi (Galibier-Finosher) txirrindulari nafarrari biek jokatu duten esprintean gailenduta.
Tenperatura altuen ondorioz alarma gorria ezarri du Euskalmetek gaurko, eta Elgoibarko Udalak hainbat aldaketa egin ditu jaitako egitarauan, lekualdaketak bereziki.
Gizonezkoen Haundi taldeak Zumaiakoren aurka jokatu duen aurkezpen partida baliatu du klubak Jagoba Arrasate omentzeko. Elgoibarko futbol tadeko jokalaria eta entrenatzaile izana da gaur egun Osasunako entrenatzailea den berriatuarra.
Ohi duten moduan, jaiak lanean hasi dituzte Gune Askekoek. Txosnak prest lagatzeaz gainera, deba ibaia garbitzeko saioa egin dute goizean.
Haritz Euskal Dantzari Taldekoek botako duten txupinazoarekin hasiko dira aurten sanbartolomeak Elgoibarren. Ofizialki, abuztuaren 23an hasiko dira, baina bezperatik jai-giroa izango da herrian, Gune Askekoek ere osatu dutelako egitaraua jaietarako. Zazpi egunez, beraz, izango da zer ikusi eta zertaz gozatua herrian.
Arantza Aginako eta Jon Lizarralde dira Elgoibarko erraldoi berriak. Haritz Dantza Taldearen 50. urteurrenaren harira ekarri dituzte, eta aurrerantzean, Aszensio Altzola eta Katalina Ibarrarekin batera osatuko dute Elgoibarko erraldoi eta buruhandien konpartsa. Aginakok eta Lizarraldek BARRENeko kameren aurrean ikusi zituzten estreinakoz euren irudira eginiko erraldoiak. Hona euren erreakzioak.
Abuztuaren 26an 40 urte beteko dira 1983ko uholdeetatik. Urte hartako sanbartolomeetan goian-behean egin zuen euria inguru honetan, eta Deba ibaiak gainezka egin zuen, elgoibartarrek Umeen Eguna ospatu behar zuten egunean. Egun hartan lanean jardun zen Txomin Mujika eguerdira arte, baina Kalegoen plazan ura pilatzen ari zela ikusita, hilabete aurretik erosia zuen bideo-kamera hartu eta grabatzeari ekin zion. BARRENera ekarri du egun hartako grabazioa, eta irudi haiekin eta Txomin Mujikaren orduko oroitzapenekin beste grabazio bat osatu dugu 40. urtemugaren karietara.
Maalako Gune Askean egitarau propioa izango dute aurtengo sanbartolomeetan ere, eta egongo da zer aukeratu.
Pandemia aurretxoan hasi zen Gaizka Uranga (Elgoibar, 2002) bateria jotzen, eta gaur gaurkoz hiru musika taldetan dihardu. Amildegi, Makis 37 eta Patxangoi. Maalako Gune Askean arituko da sanbartolome jaietan.
Jaietako antolatzaileen artean eragile berri bat izango da aurten: Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi Taldea. Hainbat eta hainbat urtetan jaietako eragile izan den Zuhaitz aisialdi taldearen lekukoa hartuko du, eta Umeen eta Gazteen egunetako hainbat ekintza antolatzeko ardura hartuko du bere gain.
Elgoibarko Udala eta PUNTUEUS Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, enpresa, saltoki, ostalaritza establezimendu, elkarte eta entitateetan webgunea sortu edo berritu nahi dutenek urtebetez domeinua eta zerbitzaria doan izango dute, beste abantaila batzuen artean.
Bete beteak etorri dira Mendaroko Santanak aurten, baina hasiera orok izaten du bere bukaera, eta Santanak ere amaitu dira.
Santa Ana eguna dute gaur Mendaron, jaietako egun handia, eta aurtengoan, jaietako azkena ere bai. Txistulariek hasi dute eguna, eta meza nagusiaren ondoren, Garagartzako plazara bildu dira guztiak, trikitilariak eta bertsolariak entzutera.
Jubenil mailako txirrindularientzako Iruñerriko Itzuliaren 37. ekitaldia jokatu dute, uztailaren 26tik 28ra bitartean, Nafarroako errepideetan, eta maila bikainean aritu da Eneko Ortega Larrañaga elgoibartarra.