Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu zituen maiatzean Mintzola egitasmoaren bitartez, eta bi gazte elgoibartarrek eskuratu dituzte sari horietako bi.
Zestoako Leok'k taldeko kidea da Alfonso Guillo, eta irailaren 17an emanaldi berezi bat emango dute Aita Agirre Kultur Gunean. 1968an sortutako taldea da Leok'k, eta iaz kaleratu zuten azken diskoa Bizirik hala ere izenburupean.
Gotzon Garate udal liburutegiak erabiltzaileen asebetetze inkesta bat egin zuen ekainean, eta 316 lagunen erantzunak jaso ditu.
Haritz Dantza Taldeko kideak argazki honi buruzko informazio bila dabiltza, Mikel Sarriegik egin behar duen argitalpen baterako.
Elgoibar Ikastolako zuzendari izan den Jabier Larrañagak erretiroa hartu zuen irailaren 6an, bere urtebetetze egunean, eta agurra egin zioten bere ibilbidean lankide izan dituen irakasle eta Ikastolako langileek.
Alor askotariko bezero ezagun ugari pasa dira Mendaroko Landa jatetxetik. Oraingoan lankide baten bisita jaso dute Juan Mari eta Asier Landa anaiek, aditu askorentzat munduko sukaldari onena den Rene Redzepirena. Kopenhageko Noma jatetxeko sukaldaria da Redzepi.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren harira hainbat ekintza burutzen ari dira urte osoan zehar. Egitarauaren barruan argazki erakusketa inauguratuko dute barikuan.
Hiru urteko etenaldiaren ostean, irailaren 1etik 3ra bitartean jokatu zuten Raidaran Adventure Race proba, Aran bailaran (Herrialde Katalanak).
Izkiko natur parkera eta Santikurutze Kanpezu inguruetara irteera antolatu du Morkaikok, irailaren 22tik 24rako astebururako.
Ateak irekitzeko egunak izango dituzte Mendaroko ludotekan irailaren 11tik 15era, eta irailaren 15ean zabalduko dute gaztelekua. Ludotekarako izena eman nahi duenak udaletxean eman beharko du.
Barikuan, hilak 8, iraileko odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren, eta txanda hartzeko eskatu dute Elgoibarko Odol Emaileen elkarteko arduradunek.
Azken urteean moduan, harrobiko lanaren erakusleiho den Gojko Vucinicen omenezko eskubaloi txapelketarekin abiatuko du denboraldia Sanlo kirol taldeak. Euskal Herriko eskubaloi jokalari gaztetxoen topaleku izango da Elgoibar asteburuan.
Irailaren 10ean itxi behar zituzten Mintxetako aire libreko igerilekuak, baina Elgoibarko Udalak uda denboraldia astebetez luzatzea erabaki du, herritarrek aisialdirako gune hau asko erabiltzen dutelako eta herritar guztiei udako azken egunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera emateko.
Azken urteetako sokamuturrarik bustienak eta irristakorrenak izan dira aurtengo sanbartolomeetakoak, euritan egin baitzituzten hirutik bi.
Barikuan hasi zituzten ekintzak San Antolin jaietan, eta urtero bezala, jende asko batu zen txapel eta oliba hezur jaurtiketetan. Eguraldiak errespetatu zuen bariku arratsaldea, eta iragarrita zegoen bezala, iluntzeko 20:00ak aldera hasi zen euria. Ordutik aurrera, euripean ospatu zituzten jaiak, baina umore onean.
Duela bi urte ez zuen Mont Blanceko ultratraila amaitzerik izan urdaileko minak estu hartu zuelako eta arantza hori bazuen, baina kendu du gaur.
Barikuan tokatu da aurten irailaren 1a, baina ohiturari eutsiz, Lanaren diana jo dute mauxitxakoek iraileko lehen laneguneko 7:00etan, eguna argitu aurretik.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak bariku honetan, irailak 1, ekingo dio denboraldi berriari Olaizaga Kiroldegian, abuztuan mantentze lanak egiteko itxita egon ostean..
San Antolin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriaga auzoan. Bihar hasiko dira festak, eta zapatuan izango dute segida. Zapatuan, bestalde, autobus zerbitzua jarriko dute auzora joateko, 17:00etatik 01:00ak arte.
Orain arte ardura izan duen Iosu Arraizi hartu dio lekukoa Ion Zubiaurrek. Honenbestez, hurrengo lau urteetan ere elgoibartar bat izango da Mankomunitateko lehendakari.
Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak jasoko du aurtengo EITBSaria, Tokikometik adierazi dute mundu mailan tokikoak hartzen ari diren lekua aitortzen dutela EITBtik ere eta "sektorekoek aitortzea pozgarria da oso".
Lunigianako Giroan Espainiako selekzioarekin lehiatzeko hautatu dute Elgoibarko Lagun Taldeko Eneko Ortega txirrindulari elgoibartarra. Bihar hasi eta irailaren 3an bukatuko da Lunigianako Giroa.
Ekainaren 7an aurkeztu zuten Mendaron 'Anjel Bazterretxea, herrigintzan hauspo eta akuilu' ikus-entzunezkoa, 54 urtez Mendaroko abade izan zenaren omenez sortutakoa, eta orain, sarean ere badago ikusgai. Azaleko argazkian, ezkerretik hasita hirugarrena da bera, eta Saturraranen egindakoa da argazkia.
Abuztuaren 23tik 28ra ospatu dituzte San Bartolome jaiak Elgoibarren, eta Udalak jaien balantze positiboa egin du. Esan dutenez, gozamena izan da nagusi eta jaiak gorabehera eta gertakari nabarmenik gabe joan direla adierazi dute.
Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak zuzendaritza batzordea berritu du, eta sanbartolomeetan aurkeztu dute talde berria. 11 emakumezko eta bi gizonezkok osatzen dute talde berria, eta Lourdes Beneitez izendatu dute lehendakari.
Haundi Neskak taldeak Arratiaren kontra jokatu zuen atzo Mintxetan, eta partida hasi aurretik CD Elgoibarrek omenaldia egin zion Sara Arriolari. Lau urtez jokatu du Arriolak CD Elgoibarren, emakumezkoen taldeko kapitaina izan da eta baita taldearen sustatzaileetako bat ere. Berak bota zuen jaiei amaiera emateko txupinazoa.
Mendaron balleta edo pilates egin nahi dutenek orain dute aukera. Azpilgoetako Kultur Etxean emango dituzte eskolak, baina oraindik ez dute zehaztu zein izango den asteko ordutegia.
Gazteei eskainitako egunarekin amaitu dira aurtengo sanbartolomeak. Ia 600 gaztez osatutako marea laranja nabarmendu da azken egunean.