Elgoibarko Udalak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elgoibarren osasun-zentro berria eraikitzeko.
"Era ê Sarà metamorfosi' izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Elgoibarko Salento Pizzerian, irailaren 28tik urriaren 8ra bitartean. Gianni Chiriatti artista suitzarraren artelanek osatuko dute erakusketa.
Elgoibarko Udalaren atzoko Osoko Bilkuran onartu zuten datorren urterako ordenantza fiskalak eguneratzea, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu zuen.
2022ko jarduera alpino oneak saritzen ditu Frantzian antolatzen duten Urrezko Pioleta sariak, eta saria irabazteko hautagaien artean dago Aritza Monasterio mendigoizale elgoibartarrak Peruko Andeetan eginiko jarduera.
Zazpi lasterketek osatu dute Mendi Lasterketen 2023 Lineako Euskal Herriko Kopa, eta sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu dute Eneko Etxaniz elgoibartarrak jubeniletan eta Julen Dobarro mendaroarrak kadeteetan.
Elgoibar, Karakate, Irukurutzeta eta Pol Pol lotuko dituen mendi bizikleta irteera antolatu du Morkaikok irailaren 29rako, barikurako; baina, badu berezitasun bat irteera honek, gauez egingo dutela.
EH Bildu koalizioak jakitera eman du 62 zuzenketa aurkeztu dituztela Eusko Legebiltzarrean Debabarrena sozioekonomikoki suspertzeko ponentziaren irizpena hobetzeko.
Infantil mailako Espainiako Igeriketa Txapelketa jokatu zuten, uztail amaieran, Sabadellen (Herrialde Katalanak) eta erakustaldia eman zuen Paula Calvo igerilari elgoibartarrak.
Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien aurka antolatu du manifestazioa euskalgintzak azaroaren 4rako. Bilbon izango da manifestazioa eta Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat izango du leloa. Azaleko argazkia: Kontseilua.
San Migel eguna da irailaren 29a, barikua, eta egun horretan jaiak hasiko dituzte Aiastian. Antolatzaileek esan dute bazkarirako nahiz afarirako erreserba egin behar dela.
Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da Aldenik Alden, eta joan den barikuan egin zuten ikasturteko lehen saioa, umeen iritzi eta ekarpenak jasotzeko bilera.
Mantenu lanak egiten ari direla-eta, Kilimon etorbidetik ospitalera doazen igogailuak ezin izango dira erabili gaur eta bihar.
Elgoibar36 memoria historikoaren aldeko taldeak Demetrio Vallejo EAE-ANVko kide izandakoa omendu zuen zapatuan, tropa frankistak Elgoibarrera sartu ziren egunaren urtemugaren bueltan egin ohi duen urtero ekitaldiaren barruan.
Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorri zatia argiztatzeko lanak hasiko ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Leire Garatek (Elgoibar, 1988) Ondarrun eman zituen aurreneko lehen pausoak, bateletan, eta handik pare bat urtera hasi zen arraunean Orion. Emakumeen taldea sortzeko jendea behar zuten Orion eta taldean sartzeko aukera iritsi zitzaion 2012an. Ordutik Orioko taldean aritu da, 11 urtez.
Miguel Trillo (Cadiz, Espainia 1953) argazkilariak Hiri tipologiak erakusketa zabalduko du gaur Elgoibarren, 19:30ean. Bisita gidatua izango da aurtengoa.
Iazko bide beretik, eskutik datoz aurten ere Sotoko Hotsak eta Gararock jaialdiak. Atzo Sinuösek antolatuta Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan Harat talde berarrak emandako kontzertuari gaur eta bihar izango direnak batuta, zazpi kontzertu izango dituzte musikazaleek aukeran, bertatik bertara.
Uztailetik itxita egon ostean, joan zen bariku arratsaldean zabaldu zuten berriro Aita Agirreko Kultur Kafea. Iria Andrade gazte elgoibartarrak kudeatuko du aurrerantzean taberna, eta dituen ideia eta asmoen berri eman dio BARRENi.
Irati Iciarrek (Oñati, 1975) hartuko du Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritzan, gaur, irailak 22, Ermuan egingo den Batzar Orokorrean. Zuzendaritzako kide izan da orain arte, eta ikasitakoez zein aurrera begirakoez berba egin du Amonarriz lagun duela.
Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea da Udalaren eta Elgoibarko Izarraren helburuetako bat, eta horren harira, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduek eremu digitalean euskara zenbat erabiltzen duten aztertu du Dendartean elkarteak, Gipuzkoako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu, enpresa eta autonomoen taldeak.
2021eko abenduan izandako ufaletan urak kalteak eragin zizkion Bainuetxeko zumardiko petrilari, Altzolan, eta bukatu dituzte konponketa lanak.
Elgoibarko Ikastolari hasiera eman zion lehen andereñoari, joan zen ekainean zendu zen Itziar Ajuriari eman diote Lila Saria.
Bidasoak utzita EON Alicante eskubaloi taldean jokatuko du Julen Urruzola Pagazartundua (Elgoibar, 2002) jokalari gazteak denboraldi hau. Alacanteko taldeak gizonezkoen Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen du, eta joan den asteburuan hasi dute liga txapelketa.
Altzolako tren geltokiaren aldeko plataformako kideek hainbat kartel jarri dituzte Elgoibarren eta horietako hiru kendu egin dizkietela salatu dute.
King Kong zubia berritzeko hasi dituzten lanen eraginez, urriaren 2tik aurrera lekuz aldatuko dute autobus geltokia.
Karakate Bizirik plataformakoek beraien materialarekin (kamiseta, poltsa edota banderatxoa) argazkiak ateratzera animatu dituzte herritarrak uda honetan.
Atxutxiamaikak, Baso Biziak elkarteak eta Morkaikok haziak biltzeko irteera antolatu dute domekarako, eta bide batez, landare exotikoen behaketa ere egingo dute.
Aurten ere eskutik datoz Sotoko Hotsak eta Mendaroko Gararock jaialdia. Harat taldeak hasiko du Sotoko Hotsak, gaur (irailak 21), 22:00etan, Sotoan.