"Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho berria izateko", zabaldu du EITBk.
Arraunean 11 urteko ibilbidea egin ostean, erretiroa hartzea erabaki du Leire Garate Rodrigo (Elgoibar, 1988), Orio taldeko arraunlariak.
Joan zen ostiralean Marrakex hego-mendebaldea astindu zuen 6,9 graduko lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko kanpainak hasi dituzte han-hemengo mezkitetan, baita Elgoibarko Tawasolen ere. Era berean, Txitxibilaldi mendizale taldekoek ere hasi dute diru bilketa kanpaina.
Lan munduan euskarararen erabilera sustatzeko eragitea helburu duen Bai Euskarari Elkarteak Idoia Bustinduy DanobatGroupeko Marketin arduraduna eta Eneritz Muguruza Goimekeko Finantza zuzendaria elkarrizketatu ditu.
1984an hasi zen Arno ganadutegia Elgoibarko sokamuturrera zezenak ekartzen, eta 39 urtean jardun du zeregin horretan. Irunaso baserriko Agustin Mugertza izan da Arno ganadutegiko arduraduna, eta aurtengo Txiki Egunean erretiroa hartu du.
Asteburuan, zapatutik domekara, sahiesbidea egongo da AP-8 autobidean, Mendaro eta Deba artean, zorua berritzeko lanengatik.
Astelehenean, hilaren 18an, hasiko dituzte berriro asteroko mobilizazioak Elgoibarko pentsiodunek.
Eguna zehaztu ez duten arren, obrak datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du Maria Ubarretxena Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako foru diputatuak eta zortzi bat hilabete beharko direla amaitzerako.
Faseka egingo dute King Kong zubia berritzeko obra, eta astelehenean ekingo diote lehenengo faseari. Urbycolan SL enpresak gauzatuko du fase hau, eta 10 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko.
Kadete mailako hamasei eskubaloi talde, neskenak zein mutilenak, aritu ziren lehian asteburuan IMH eta Olaizaga kiroldegietan, Gojko Vucinic Elgoibar Hiribildua Txapelketaren bosgarren ekitaldian.
Uztail bukaeratik itxita egon den Aita Agirre eraikineko Kultur Kafeak bariku honetan, irailak 15, zabalduko ditu ateak berriro, kudeatzailez aldatu eta gero.
San Antolin jaietan janariz eta edariz beteriko karretila zozkatu zuten, eta Mendaro aldera joan da saria.
Elgoibarko Udalak martxan duen Auzoko egitasmoaren barruan, euskara ikasteko eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko aukera emango die aurten ere Elgoibarko Udal Euskaltegiak jatorri askotariko lagunei.
Musika elektronikoak hartuko du zapatu arratsaldean Idotorbe auzoa. Dantz eta Alternative Division erakundeek antolatuta, Elgoibarko lehen Dantz Point saioa egingo dute 16:00etatik aurrera.
Adinekoen Nazioarteko Eguna da urriaren 1a, eta egun horren harira, Euskadiko Adinekoen estreinako Topaketa antolatu dute Durangon.
Herritarrek Udal Kirol Patronatuaren eskaintza ezagutu dezaten ikastaroak probatzeko aukera eskainiko dute eguen honetan, irailaren 14an. Era berean, Patronatuak entrenamendu-zerbitzu pertsonalizatua estreinatuko du Mintxetako muskulazio-gelan.
Irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko antolatu zuten estrainekoz 'Letren harietatik jolasean' irakurketa kluba Arno Guraso Elkarteak eta Udal Liburutegiak, eta hirugarren ikasturtea izango du aurten.
1936ko irailaren 21ean sartu ziren tropa frankistak Elgoibarren, eta egun horren bueltan antolatu ohi du Elgoibarren memoria historikoaren alde lanean ari den Elgoibar 1936 taldeak urteroko ekitaldia. Aurten, irailaren 23an egingo dute, Errosario kaleko 24. zenbakiaren parean.
Azken aldian ematen ari diren bero aldiak kontuan izanik, Mendaroko Udalak erabaki du Maite Maiora kirolguneko ur txorrotak zabalik mantentzea irailaren amaiera arte.
Oraindik udan bagaude ere, hasi da denboraldia iraupen-eskiatzailearentzat. Espainiako Rollerski Txapelketa jokatu zuten asteburuan Jakan eta Candanchun; eta, Andde Elizburu Azpiazu gazte elgoibartarrak bi domina irabazi zituen bere adin tartean.
Iragarrita zegoen moduan, demaseko euri eta txingor zaparradak bota zituen atzo, eta Debabarreneko hainbat herritan egon dira kalteak.
Gazteak gizarteratze eta laneratzeko helburua duten Debabarrena Berritzen II eta Ekialdea Berritzen programetan izena emateko epea zabaldu dute.
Urtero moduan, aire libreko margo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak, irailaren 30erako. Bi sail izango ditu lehiaketak, gazteena eta helduena, eta guztira sei lan nabarmenduko ditu epaimahaiak.
1993ko irailaren 8an inauguratu zuten Mintxetako Kirol Gunea, duela 30 urte. Urtemugaren harira, kirol azpiegitura honek herriarentzat duen garrantzia nabarmendu dute udal agintariek.
Aurtengo San Bartolome festak baloratzeko aurrez-aurreko bilera antolatu du Elgoibarko Udalak biharko, hilak 12.
Euskal Irrati Telebistak TOKIKOM taldeari eman dio ‘EiTB Saria’, FesTVal jaialdia ixteko Gasteizko Principal Antzokian egindako itxiera galaren barruan.
Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo Euskara ala Ezkara? jardunaldirako. Euskal literaturaren gainean prestatu duten aurtengo jardunaldia urriaren 7an izango da, IMH Campusean, eta dagoeneko 30 lagunetik gora dira parte hartzeko izena eman dutenak.
Baso Biziak taldeak landare exotiko inbadatzaileei buruzko hitzaldia antolatu dute irailaren 15erako, barikurako.