Uztailaren 23an egingo dute Mendaron umeen danborrada, eta uztailaren 25ean, Santio Egunez, nagusiena, eta zabaldu dute bietarako izena emateko epea. Entsegu egunak ere zehaztu dituzte.
Jubenilen Gipuzkoako Itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zuten atzo Seguran, eta Elgoibarko Lagun Taldeko Eneko Ortegak bigarren egin zuen etapan, zein sailkapen orokorrean. Datorren asteburuan, gainera, Espainiako Txapelketa jokatuko du Ortegak, euskal selekzioarekin, Cartagenan (Murtzia, Espainia).
Uztailaren 22an hasiko dituzte santanak Mendaron eta uztailaren 24an (astelehena) ospatuko dute Kuadrillen Eguna. Egun horretan herri bazkaria egin ohi dute eta Udaletik atzo jakinarazi zuten zabaldu dutela dagoeneko bazkarirako izena emateko epea. Uztailaren 14a izango da horretarako azken eguna.
Elgoibarko 356 umek hartuko dute parte aurten Atxutxiamaikaren eta Udal Ludotekaren artean antolatzen dituzten udalekuetan. Gaur izan dute aurreneko eguna.
Hurrengo lau asteetan egunero kirolean arituko dira udako kirol campusean parte hartuko duten 205 ume eta nerabeak.
63 ume eta zazpi begirale batu dira gaur Mendaron udalekuetako lehenengo egunean. Eskolako jolastokian elkartu dira 10:00etan, eta taldetan banatu ostean, herriko gune ezberdinetarako bidea hartu dute.
Mendaroko Txirristaka tabernak 40 urte bete ditu aurten, herriak berak beste, eta jai-giroan ospatu zuten barikuan. Argazkian Bizi Poza txarangakoak ageri dira, Juan Jose Loiola tabernako jabearekin batera, eta urteurrenaren aitzakian ateratako txapelak dituzte jantzita. Arg.:Nahiara Mugertza
Jubenilen Gipuzkoako Itzuliko lehenengo etapa jokatu zuten atzo, zapatua, Mendaron.
San Joan bezperako akelarrea egin zuten bart Mendaron. Eguzkia sartu zenean, 22:00ak inguruan, abiatu ziren Akerbeltz eta segizioa Trinitatetik Herriko Enparantzarantz.
Emozio handikoak izan ziren atzo arratsaldean Kalegoen plazako frontoian jokatu zituzten bi finalak.
Elgoibarko Jubilatuen Biltokia Elkarteko Zuzendaritza-Batzordeak bost urte bete ditu jardunean eta iritsi zaie erreleboa emateko ordua.
IMH Sariak banatu berri ditu IMHk Lanbide Heziketako ikasleei errekonozimendua egiteko, eta ikasle ohi aipagarrienaren saria Miriam Lizarralde Arrillaga (Elgoibar, 1986) elgoibartarrarentzat izan da aurten.
2019an egin zuten azkenekoz akelarrea Mendaron. Amagoia Zabalak, ludotekako eta gaztelekuko orduko arduradunak, antolatu zuen, herriko hainbat eragilerekin lankidetzan, eta orduko haren trazakoa izango da gaurkoa, antolatzaileek aurreratu dutenez.
Ekainaren 15ean eman zioten amaiera Tertuliak programaren aurtengo ikasturteari. Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan izan zen, Tertuliak Bertsotan ekimenaren bueltan. Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariek jardun zuten bertsotan 50 lagunen aurrean.
Kimetz elkartetik jakinarazi dutenez, Nahaste Borraste kirol proba bereziaren 37. ekitaldia ekainaren 30ean, barikuan, jokatuko dute.
Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan.
Txus Alzaga buru duen zuzendaritza talde berriaren hautagaitza onartu dute C.D. Elgoibarreko bazkideek, gaur arratsaldean egin duten urteko batzar orokorrean.
Ekainak 21, udako solstizioa, urteko gaurik motzena eta egunik luzeena, eta udaren hasiera. Maalan ospatu zuten elgoibartarrek udan sartzea, Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldearen eskutik.
Martitzenean eta atzo jokatu zituzten finalerdietako kanporaketak eta zehaztuta geratu da zeintzuk jokatuko duten txapelketako azken partida, bariku arratsaldean.
Debabarrenean 60ko eta 70eko hamarkadetan egin ziren dantzaldien, izan ziren musika taldeen eta abarren inguruko argazkiak bildu nahi dituzte ikus-entzunezko baterako.
Garai eta ohitura berriak; behar berriak. Zabor edukiontzi berri bat batu zaie aurrez zeudenei Debabarrena eskualdeko herrietan: Kafe kapsulak batzeko edukiontziak ipini ditu Mankomunitateak hainbat lekutan.
Club Deportivo Elgoibarreko jokalari Sara Etura Gonzalez gazte elgoibartarra fitxatu du Realak.
Astelehenean egin zuen Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak opor aurreko azken manifestazioa, eta jakinarazi dute irailaren 18ra arte eten dituztela mobilizazioak.
Karakate Bizirik plataformak beste ekimen bat jarri du martxan udarako. Karakate Bizirik plataformaren materialarekin (kamiseta, poltsa edota banderatxoa) argazkiak ateratzera animatu dituzte herritarrak, dauden tokian daudela edo doazen tokira doazela.
Azpilgoetako irisgarritasuna hobetzeko obrak direla eta, 634 errepideko biribilgunetik auzorako sarrera itxi egingo dute bihar, ekainaren 22an, sei bat asterako.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, paella jan herrikoi baten bueltan agurtu zuen Club Deportibo Elgoibarrek denboraldia, joan den zapatuan. Bazkalostean denboraldiko jokalari aipagarrienen sariak banatu zituzten eta omenaldirik eta agurrik ere ez zen falta izan.
Julen Urruzola elgoibartarra junior mailako Munduko eskubaloi txapelketa jokatzen ari da Espainiako selekzioarekin, Alemanian.
Goi mailako eskubaloi partida ikusteko aukera izango da domekan Olaizaga kiroldegian. Euskal Selekzioak Finlandiaren aurka jokatuko du Basque Country International Cup-en barruan. Gainera, elgoibartar bat arituko da Euskadiko selekzioarekin.