Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentziak, proiektu pilotu bat jarri du abian eskualdeko errealitate industriala eta STEAM diziplinak ikasleei hurbiltzeko, eta Elgoibarko ikasleak ari dira parte hartzen.
Nahaste Borraste kirol probaren 37. ekitaldia jokatu zuten bariku arratsaldean Elgoibarko kaleetan, eta 42 lagunek hartu zuten parte.
Gaur, hilak 2, jokatuko dute Cartagenan (Murtzia, Espainia) jubenilen Espainiako Txapelketako lasterketa, eta Elgoibarko Lagun Taldeko Eneko Ortegak hirugarren egin du, Euskadiko selekzioarekin.
Jabeen erretiroa eta errelebo falta, erosketa ohiturak aldatu izana, digitalizatzeko zailtasunak, lehengaien zein energiaren garestitzea… ez dituzte garai onenak bizi herriko saltokiek eta familia negozioek, baina dena ez da beltza.
Herriko dozenaka gazte mugiarazi ditu aurten ere LaRoita kirol erronkak. Jendetza batu da Karakaten, eta hiru lehiakideek txalo eta animo artean egin dituzte Mutrikuko portuan hasi duten erronkako azken metroak.
Azken urteetako parte hartzaile kopuru handienetakoa izan du gaur jokatu duten 37. Nahaste Borraste kirol probak, 42 parte hartzaile; alabaina, parte hartu ez dutenetan egon da azken orduko albistea irteera eman aurreko minutuetan, kalez jantzita agertu baita hamar alditan lasterketa irabazi duen Iñigo Lariz.
San Pedro Eguna ospatuz hasi dituzte jaiak Idotorbe baserri-auzoan. Prozesioa, dantza, musika eta herri bazkaria izan zituzten atzo, besteak beste. Astebururako ere bete betea dator jaietako egitaraua.
Hamazazpi kartel aurkeztu dituzte San Bartolome jaietako egitarauaren azaleko irudi lehiaketara, eta epaimahaiak aste honetan bertan egin du aukeraketa. Umeen marrazki lehiaketako irabazleak ere jakinarazi dituzte.
Emozio handikokoak izan ziren atzo Mintxetan jokatu zituzten Elgoibarko Futbol 7 txapelketako azken bi partidak, Conference eta Champions mailetako finalak. Giro paregabea izan zen Mintxetan.
Kimetz elkarteak antolatzen duen Nahaste Borraste kirol proba berezia jokatuko dute gaur, hilak 30, Kalegoen plazatik hasita.
Txankakuaren txartela erabiltzeko kanpaina jarriko du martxan merkatari elkarteak bihartik aurrera. Txartelarekin egindako lehen erosketagatik ur botila bat jasoko dute herritarrek. Uztailaren 31ra arte iraungo du kanpainak.
Bart euri asko egin duela-eta, Azpilgoetako Santa Kuzkua parkea oso bustita dagoela esan dute Gararock jaialdiko arduradunek, eta ondorioz, Herriko Enparantzan egingo dute gaurko jaialdia, 19:00etatik aurrera.
LH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Hemeretzi talde aritu dira lehian Elgoibarko Futbol 7 txapelketan. Joan den maiatzaren 29an hasi zen txapelketa, eta gaur jokatuko dituzte bi finalak, Conference eta Champions mailetakoak.
Ekainaren 18ko eta 20ko euri jasek eragindako kalteak ikusita, Elgoibarko Udalak neurri "sendoak" hartzea erabaki du, bertako biztanleen segurtasuna bermatzeko.
Uda hasi dugu, eta udarekin batera, hemen dira auzoetako jaiak ere. Bihartik aurrera ospatuko dituzte San Pedro jaiak Idotorbe baserri auzoan. Gainera, Idotorbera igotzeko autobusa ere egongo da zapatuan.
Udarako kultur programa berezia prestatu du Elgoibarko Udalak uztaileko asteburuetarako. Ilargipean izango dira ekintzak, 22:30ean, eta aire libreko zinea eta dantzak izango dira nagusi.
Gaur, ekainak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da; izan ere, 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko.
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta LGTBI fobiaren kontra egiteko ekintza baten berri eman dute Mendaroko Udaletik.
Morkaiko mendizale taldeak bi irteera antolatu ditu uztailerako, gertuko itsasertzeetara bata eta urrunagoko mendietara bestea.
Kalegoen plaza jendez gainezka zela jokatu zituzten finalekin amaitu ziren barikuan emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketak. Zenbait tanto eta irabazleen adierazpenak jaso ditugu bideoan.
Hiru lehiakide izango ditu LaRoita erronkaren hirugarren edizioak, zapatuan. LaRoita kuadrillakoek aurreratu dute kirol erronka baino gehiago izango dela aurtengoa, egun osoko egitarauarekin jantzi baitute kirol erronka.
20.000 euroko diru partida sortu du Elgoibarko Udalak, aurten bertako zuhaitz-espezieak landatu nahi dituztenei diru-laguntzak emateko.
Kalamua eta Urazandi kaleak lotzen dituen bide berria zabalik dago, eta horrek eragina izan du auzoko trafikoaren zirkulazioan, norabide bakarrean jarri baitute.
Eskubaloiko senior mailako gizonezkoen Euskal Selekzioak hiru partida jokatu ditu Finlandiako selekzioaren aurka, joan den asteburuan, horietako azkena Elgoibarren.
Bailarako Esperientzia Eskolako ikasleek Marea gora izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute uztailerako, profil eta ibilbide ezberdineko lau hizlari gonbidatuta. Bertan askotariko gaiak izango dituzte hizpide, besteak beste: ozeanoak, Ekialde Hurbila, adimen artifiziala eta zentral nuklearren aurkako mugimendua.
San Joan jaiek ez dute behinola zuten indarrik Altzola auzoan, baina ohiturei eusteko ahalegin berezia egin dute auzotarrek aurten.
Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, hiru langile kontratatzeko deialdia argitaratu du.