16 urtez azpiko munduko trialsin gidari onenak batu dira asteburuan Arabako Durana herrian, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak antolatutako UCI Trials World Youth Games txapelketan parte hartzeko, eta horien artean izan da Alvaro Gimenez Velez mendaroarra.
“Ziur gaude Aizkoltxon aztarna arkeologiko gehiago topatuko ditugula” aurreratu zion Blanca Ochoa EHUko Historiaurrea eta Arkeologia saileko ikertzaileak BARRENi 2021ean, Complutun zientzia aldizkarian Aizkoltxo kobazuloan aurkitutako Goi-Madeleine aldiko lau zulodun makila baten berri eman zutenean.
Mendaroko haurreskolako kanpoko jolastokia 5,5 metro inguruan handitu nahi dute, eta hasi dituzte dagoeneko horretarako lanak.
Bernardo Ezenarro eta San Roke kaleak lotzen dituen igogailu publikoaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko lanak egingo ditu Udalak gaurtik aurrera.
Ekainaren 18ko eta 20ko euri jasek eragindako kalteak berriro ez errepikatzeko, edo ondorioak arintzeko, neurriak hartu dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.
Autobidea mantentzeko lanen barruan, uztailaren 18ko goizaldean, martitzena, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarraren zorua konponduko dute Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan.
Jendetza izugarria ibili da Mendaron garagardo azoka solidarioak iraun duen lau egunetan. Barikua eta zapatua izan ziren beharbada jendetsuenak, eta berrehundik gora lagun elkartu ziren bazkaritarako zein afaritarako bi egunetan. Atzo izan zen azken eguna, eta In Leike kultur elkarteak euskal ukitua eman zion egunari.
Inguruko enpresetako langileek bete egin dute gaur eguerdian Mendaroko frontoia, bazkaritan.
Uztailaren 23ko haustenkundeetarako kanpainan sartuta gaude, eta atzokoan EH Bilduko ordezkariak izan ziren Elgoibarren. Rebeka Ubera, Iñaki Ruiz de Pinedo eta Mertxe Aizpurua etorri ziren.
Uztailaren 10ean sinatu zuten Gipuzkoako Herri Titularitateko Kirol Instalazioen hitzarmena, eta Elgoibarko Udalak eta Kirol Patronatuak modu positiboan baloratu du hitzarmen hori, eta esan dute, horri esker, langileen lan baldintzak hobetuko direla.
Atzo zabaldu zuten Mendaron garagardo azoka solidarioa, Gipuzkoan minbiziaren kontra lanean ari diren elkarteen eta Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuko ikertzaileen hitzaldiarekin. Gaur, bigarren eguna, enpresen arteko bazkaria izango da eguneko osagai nagusia, baina egitarauak hori baino gehiago ere badakar. Azaleko argazkia: Zigor Arenillas.
Gararock taldeak, Ameikutz musika eskolak eta Mendaroko Udalak elkarlanean antolatu dute Mendaroko Jazz Egunaren bigarren edizioa. Uztailaren 19an izango da, 20:00etan, San Agustin Kulturgunean.
136 egun greban zeramatzaten greban Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek lan hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu zuten atzo, eta lanera itzuli dira gaur.
Mendaron antolatu duten lau eguneko garagardo azoka solidarioaren barruan, 'Plazan dantzan' saioa, kantu bazkaria eta bertso afaria antolatu ditu In Leike kultur elkarteak domekarako, uztailaren 16rako.
Sanlo EKT kirol taldeak German Telleria Azumendi izendatu zuen presidente, aurreko barikuan egin zuten urteko batzar orokorrean.
Ezohiko osoko bilkuran batu zen astelehenean Mendaroko udalbatza, eta, besteak beste, bertan zehaztu zituzten bilkuren maiztasuna, Bozeramaileen Batzordearen osaera, alkatearen soldata eta sailetako arduradunak izango diren zinegotziak zein izango diren.
Gaur ailegatu dira Elgoibarko erraldoi eta buruhandien konpartsara batuko diren azken bi erraldoiak, herriko bi dantzari ezagunen irudian oinarrituta egindakoak biak.
Euskal jantzien erakusketa antolatu dute Mendaron Yulia Prokopenkok eta In Leike kultur elkarteak, Gloria Sukia jostunaren eta Haritz Euskal Dantzari Taldekoen laguntzarekin.
Kolore eta mezu berriarekin itxura aldatu diote azken egunetan Aita Agiirreko haur parkeari. Naizen elkartearen "#naizenanaiz" leloa margotzeaz gainera, LGTBIQ+ banderaren koloreekin margotu dituzte parkera sartzeko eskailerak.
Kiroldegiko hainbat sorosle eta monitore greban daude apirilaren 20tik beraien lan baldintzak hobetzeko eskatuz, eta hiru hilabete betetzear dauden honetan manifestazioa egin dute. ELA sindikatuko ordezkariak eta hainbat herritar batu dira deialdira, eta manifestazioan joan dira kiroldegitik udaletxe aurrera arte.
Aita Agirreko Kultur Kafea ustiatzeko lizitazio prozesua martxan jarri zuen Elgoibarko Udalak, eta Iria Andrade gazte elgoibartarrak aurkeztutakoa aukeratu dute.
Elgoibarko saskibaloi Taldeak eta Udal Kirol Patronatuak antolatuta, estreinako 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu zuten domekan Lekueder parkeko aire libreko kantxan.
Iraupen luzeko mendi lasterkariek egutegian gorriz markatutako asteburua zen uztaileko bigarrena, milatik gora lagunek hartu baitute parte Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetan, tartean Elgoibarko eta Mendaroko antxitxikariek.
Elgoibarko Igeriketa Taldeko Master taldean diharduten igerilari ugarik dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartzeko asmoa; eta, proba prestatze aldera, Master taldeko zenbait igerilarik Getariatik Zarautzera igerian egin zuten joan den zapatuan, lasterketako ibilbide bera eginez.
Bariku honetan, uztailaren 14an, Mendaron zein Elgoibarren egongo da odola emateko aukera.
Elgoibarko Udalak hainbat erabaki adostu ditu gaur egin duten ezhokiko udalbatzarrean. Besteak beste, osoko bilkuren aldizkakotasuna, Bozeramaileen Batzordearen osaera, soldatak eta ordainsariak eta kide anitzeko organoetako ordezkaritza eztabaidatu eta onartu dituzte.
Uztailaren 23an egingo dituzten Madrilgo Kongresu eta Senaturako hauteskunde kanpainaren barruan, ekitaldi politikoa antolatu du EH Bilduk barikurako, Maalako parkean.
Elgoibar Hiria txirrindularitza lasterketaren estreinako ekitaldia jokatu zuten domekan Elgoibarren, Gipuzkoa Women Itzuliko bigarren eta azken etapa ere bazen lasterketa.