Barikuan eta zapatuan ospatuko dituzte San Roke jaiak Azkue auzoan. Abuztuaren 16a da berez San Roke eguna, baina Elgoibarko Azkue auzoan jaiak uztailera aurreratzea erabaki dute, jaiak antolatzeko dituzten zailtasunengatik.
Irailetik aurrera eskalada ikastaroak eskainiko ditu Udal Kirol Patronatuak. Irailaren 1etik aurrera eman ahal izango da izena Olaizaga kiroldegian, eta eskolak hilaren 18an hasiko dira. 4 urtetik aurrerakoek hartu dezakete parte.
Santio Egunaren ondoren, Santa Ana eguna dute gaur Mendaron, jaietako egun handia, eta aurtengo azkena. Lau egun bete-bete izan dira, baina oraindik indarrik gordetzen duenarentzat bada gaur ere zer ikusi eta zertaz gozatua.
Kuadrillen eguna izan dute gaur Mendaron eta Gazte Asanbladak gaurko egunerako diseinatutako kamiseta koloretsuekin ikusi ditugu asko eta asko, Jaixetan enixe etxea leloa paparrean dutela.
EAJk lortu ditu boto gehien Elgoibarren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 36 boto gutxiago jasota, atzerriko botoa (CERA) zenbatzea falta bada ere oraindik. Hona hemen, Elgoibarko emaitzak, auzoz auzo.
PSE-EE eta EH Bildu izan dira boto gehien jaso dituzten alderdiak Debabarrenean, alde txikiarekin izan bada ere: 10.532 boto jaso dituzte sozialistek eta 10.223 boto koalizio soberanistak.
EH Bilduk Udal Hauteskundeetan erakutsitako nagusitasuna berretsi du Mendaron, eta estreinakoz irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundeak. EAJ izan da bigarren indarra, baina botoan behera egin dute jeltzaleek orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta.
Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak egin dituzte gaur, eta dagoeneko Elgoibarren zenbatu dituzte boto guztiak. EAJk irabazi ditu Kongresurako Hauteskundeak, eta 36 botoko aldearekin, EHBildu izan da bigarrena. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, PSOE-k izan du gorakada handiena, eta hirugarren indarra da Elgoibarren.
Espainiako Hauteskundeak izan dira gaur, uztailak 23. Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko deituta zeuden herritarrak. Hona Kongresurako bozen emaitzak Elgoibarren, Mendaron eta Debabarrena eskualdean.
Bete-betea dute gaurko eguna Mendaron. Goizean, molto lasterketa, dantza saioa eta herri bazkariak izan dituzte. Nagusiei Aizpe elkartean ematen dieten jaten bertako zuzendaritzakoek, eta haurrek herri-bazkaria izan dute frontoian. 115 bat haur zeuden izena emanda. Argazkiak barruan
'Kultura ilargipean' egitasmoaren barruan, Verdini dantza taldekoek egiten duten lana gertutik ezagutu eta sentitzeko aukera izan zuten zapatu gauean Maalako parkera gerturatu ziren herritarrek. (bideoa)
ETAko kide izateagatik zigortu zuten kartzelara Sebas Etxaniz Alkorta eta hogei urte eta erdi eman zituen espetxean. 80 urterekin hil da.
Arrate Iriondo, Arrate Loiola, Kontxi Arrieta eta Luis Salegik hasi dituzte aurten santanak, Mendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari gisa. Eguerdiko 12:30ean izan da txupinazoa, eta eguraldia lagun, jende asko bildu da plazara jaiaz gozatzera. Argazkiak barruan.
Haritz dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteotan Nazioarteko Folklore Jaialdia izan da urteko dantza saio garrantzitsuenetariko bat. 36. ekitaldia izan dena egin zuten bariku gauean, eta Errumaniako eta Mexikoko taldeak ikusteko aukera izan zuten Maalan batutakoek.
Joan den astetik Aita Agirreko sarreran egon dira Elgoibarko bi erraldoi berriak, eta bisita mordoa jaso dituzte egunotan, herriko umeenak asko eta beste asko Jon Lizarralderen eta Arantza Aginakoren irudira eginiko erraldoiek haien zenbat antz duten gertutik ezagutu nahi zutenenak.
Mendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari diren irakasleek hasiko dituzte aurten Santa Ana jaiak, zapatu eguerdian.
'Ilunpetik argira' dokumentala emango dute zapatuan, uztailak 22, Maalako parkean, 'Kultura ilargipean' egitasmoaren barruan. Verdini dantza taldeari buruzko dokumentala da. Proiekzioaren ostean, Verdini taldeak berak dantzaldia egingo du zuzenean.
Hainbat talde ekologista eta mugimendu elkartzen dituen Lurraren Defentsan, Euskal Herria Bizirik ekimenak elkarretaratzea egin zuen ostegun goizean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Lakua auzoan duen egoitza nagusiaren atarian, eta energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala atzera botatzeko alegazioak aurkeztu zituzten Jaurlaritzan. Elgoibarko Karakate Bizirik plataformako kideek ere hartu dute parte ekimenean.
EAJko eta EH Bilduko hautetsiek adierazpen publiko bat onartu zuten uztailaren 19ko Osoko Bilkuran Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontra azkena emandako epaiaren harira.
Mendaroko Udalak aurreikusi du 200.000 euroko dirulaguntza jasoko duela Eusko Jaurlaritzaren bidez Europako laguntzen LEADER programatik.
2023rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, zeinaren arabera 16.300 euro jasoko dituen Elgoibarko Izarrak, iaz baino 800 euro gehiago.
Abuztuaren 24an eta 25ean jokatuko diren pilota partiden berri eman du gaur Elgoibarko Udalak. Pilotari profesionalen arteko partidak izango dira, eta barikuan, uztailaren 21ean jarriko dituzte sarrerak salgai Kaia tabernan edo www.entradasfronton.com webgunean. Egunean bertan frontoian ere eskuratu ahal izango dira, aurrez amaitzen ez badira. Arg.: Ezkurdia, sanbartolomeetako iazko partidan.
Haritz Euskal Dantzari Taldekoek botako dute aurten San Bartolome jaiei hasiera emango dien suziria. Maialen Gurrutxaga alkateak eskerrak eman dizkie 50 urte hauetan herriari egindako ekarpenagatik, bai eta kultura-oinordetza zaintzeko eta sustatzeko erakutsi duten arduragatik eta konpromisoagatik ere.
Jaiak askatasunez eta elkarrenganako errespetuz gozatzera deitu du Mendaroko Udalak, baina jakitun da jaien testuinguruan erreproduzitu egiten direla sarri egunerokoan bizi dugun indarkeria matxistaren zenbait molde, eta horregatik, indarkeria matxistaren kontrako protokoloa landu du. Horren harira, astelehenean, prestakuntza saio berezia egin zuten herritarrei protokoloa azaltzeko. Edurne Izagirre psikologoak gidatu zuen saioa.
Abonatu kopuruen inguruko datuak jakinarazi ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, eta nabarmendu dute abonatuen kopurua pandemiaren aurreko etapa baino handiagoa dela.
Uztailaren 21erako antolatu du Haritz Dantzari Taldeak Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta beraien dantzez gain, aurten Errumaniako eta Mexikoko taldeak ikusteko aukera izango da.
Googleren bilaketa zerbitzuak euskara diskriminatzen duela ondorioztatu du PuntuEUS Behatokiak egin duten azken azterketan. “Euskal erabiltzaileen bilaketei gaztelaniazko emaitzekin erantzuten die Googlek. Horrek ondorio larriak ditu, erabiltzaileak euskara baztertzera eta gaztelaniaz nabigatzera bultzatzen dituelako, euskararen ikusgarritasuna murriztuz”, azaldu du Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariak.
2022an, Debabarreneko Mankomunitateak 26.049 kilo hondakin arriskutsu jaso zituen. Horien artean, kopururik handiena pintura izan zen, ondoren plastikozko ontzi handiak eta azkenik, produktu kimikoak.