barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Goiz datoz aurtengo inauteriak. Gaur hasi eta martitzenera bitartean mozorroak kalera aterako dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Urtero bezala, kalejira, karroza, txaranga, merendolak edota kontzertuekin ondo pasatzeko aukera izango da (egitaraua dauka)

Gaur, Ostiral Mehe egunean, euskal inauteriak irudikatuko dituzte Elgoibar Ikastolakoek herriko kaleetan eta munduko dantzen inguruko mozorro jaia egingo dute Mendaroko ikastolako eskola-umeek. Ludotekan, berriz, mozorro festa, Photocall-a, mertendola eta mozorro lehiaketa prestatu dituzte. Musikazaleek Sinuoseren inauterietako XX. kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute gaur gauean (23:00), Kultur Etxeko sotoan. Aurtengo kontzertuan "Umetokitik" kontzetuarekin jolas egingo dutela aurreratu dute Sinuosekoek. "Musikarekin jolasten umeak bagina bezala, jada umeak dauzkagunez gainera, gure musika mozorrotzen jarraitzen dugu kontzertu bakar eta errepikaezin honetan", esan dute.

•Animalien eta pertsonen mozorro lehiaketa zapatuan

2016 02 04 txakurrak mozorrotutaAurtengo inauterietako berezitasunen artean, animalien babeserako Adogi elkarteak antolatu duen ekimen berezia nabarmendu behar da. Maalako parkean mozorro lehiaketa egingo dute zapatuan, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Etxeko abereek eta haien jabeek parte hartuko dute lehiaketan. Adogiren arabera, “5 euroren truke izena eman eta etxeko guztiek Inauteriez disfrutazeko aukera aparta” izango dute. Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 678 373 787 (Ainhoa). Horrez gain, Adogik mahai informatiboa jarriko du, animaliak babesteko zer lan egiten duen ezagutarazteko. Era berean, bigarren eskuko arropa zein bitxikeriak erosi ahal izango dira.

Inauterietako egitarau osoa ondorengo taulan:

2016 02 04 inauteriak elg mend egitaraua

 

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken