barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 04 kontzezio tioteron2Kontzezio Azoka Eguna ospatuko dute mendaroarrek zapatu honetan, hilaren 5ean. Barazki eta ganadu azokaz gainera, Mendarora hurbiltzeko arrazoi gehiago ere baditu egunak, herri kirolak, sagardo lehiaketa eta dantza erakustaldi berezia ere antolatu du Mendaroko Udalak, besteak beste. Aurtengo berrikuntzen artean, Tio Teronen Semeak etorriko dira bihar Mendaroko plazara Freshcool ikuskizunarekin Kontzezio azokari dantza giro berri eta freskoa ematera. (bideoa eta egitaraua dauka)

Goizean goiz zabalduko dute baserriko produktuen azoka Goñati pilotalekuan, eta ganadu azokarik ere ez da faltako. 11:00etan V. Sagardo lehiaketa hasiko da. Sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute azokara gerturatzen direnek. Adunako Aburuzakoa, Hernaniko Alberrokoa, Aiako Izetakoa, Astigarragako Lizeagakoa eta Petritegikoa eta Usurbilgo Urdairakoa.

2015 12 04 kontzezio herrikiArratsaldean herri-kirol saioa egingo dute frontoian. Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente aizkolariak nor baino nor arituko dira hamar kanaerdiko zeinek lehenago ebaki. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II eta Inaxio Perurena harrijasotzaileek, berriz, erakustaldia egingo dute forma eta pisu ezberdinetako harriekin. Herri kirolen ostean, Angel Garatek prestatutako saiheski errea jateko aukera izango da. Pintxo bakoitza euro batean erosi ahal izango da eta Arno guraso elkarteak jarritako txosna egongo da edarietarako. Goizeko sagardo dastaketatik edaririk soberan badago ere jarriko dute aukeran. Hori guztia laguntzeko Joxelu anaiak taldearen zuzeneko musika saioa egongo da.

 

•Tio Teroren Semeak taldearen dantza erakustaldia

Dantza eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da Freshcool. Tio Teronen Semeak taldeak egun bakarrerako prestatu eta izandako arrakastaren harira beste hainbat emanaldi egin ditu, tartean Mendarokoa. Ikuskizunaren egileen berbetan, "Euskal dantza ikuskizun berri honetan dantzariek, inolako konplexurik gabe eta umore-sen handiarekin betikoa egingo dute baina orain arte inoiz ikusi ez den bezala". Hamar dantzarik eta hiru musikarik osatuko du Mendarora "parrandara" etorriko den lagun koadrila. Herriko plazan trago bat hartu, elkarren berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egingo dute dantzaren bidez. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak, apustuak, amodio kontuak... horiek guztiek aktibatuko dituzte beren gorputzak eta dantza bidez plazaratu. Iker Sanzek sarera igotako ondorengo bideoan ikus daiteke Mendaron erakutsiko duten dantza egiteko modu bereziaren adibide bat.

 

 

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken