barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

san migel festak aistia haritz edt 2012 elgoibarAtzo, San Migel egunez, hasi zituzten auzoko festak Aiastian. Auzo afariarekin hasi zituzten ospakizunek gaurtik domekara bitartean izango dute segida. Gaur, esaterako, Haritz dantza taldeak 30. aldiz dantza egingo du Aiastiako jaietan.

Gaur, hilak 30, gazteak izango dira protagonista Aiastian. Gazteen elkartzearekin hasiko dira San Migel festetako ospakizunak, 19:00etan, Aiastiako kalamua elkartean. Gauean, 21:00etan, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Borja Uzuriagaren oroimenezko dantza erakustaldia eskainiko du Murkaikupe frontoian. Aistiako San Migel jaietan dantza erakustaldia eskaintzen hasi zirela 30 urte beteko dira aurten eta, hori dela-eta, San Migelen inoiz dantza egin duten dantzariak elkartu eta dantzan jarri nahi ditu Haritzek gaur. Dantzaldiaren ostean, auzoko gazteek afaria egingo dute eta Fan&Go taldearekin erromeria izango da gero.
Zapatuan umeek hartuko dute gazteen lekukoa eta eurei eskainitako ekintzak izango dira nagusi egitarauan: umeen jolasak, umeen bazkaria eta umeentzako parkea, hain zuzen ere. Zapatu gauean, berriz, bertso-afaria nabarmendu behar da. Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek girotuko dute saioa.
Domekan, azkenik, mezarekin hasiko dira ospakizunak eta San Migelgo X. artzain-txakur txapelketa (Euskal Herriko arraza libreko finala) eta idi-demak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Idien pisaketa 10:00etan egingo dute eta 17:00etan hasiko da lehia. Olidenen, Soarteren eta Txokolateren idi-pareak arituko dira deman. Ikus egitaraua:

 

30 BARIXAKUA

  • 19:00 Gazteak elkartzea. Kalamua elkartean.
  • 21:00 Haritz EDTren ekitaldia Borja Uzuriagaren oroimenez.
  • 22:30 Gazteen afaria
  • Ondoren, Fan&Go taldearekin erromeria.

 

1 ZAPATUA

  • 13:00 Ume jolasak.
  • Jarraian, umeen bazkaria.
  • Ondoren, umeentzako parkea.
  • 18:00 Bolo txapelketa
  • 21:00 Bertso afaria: Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano.
  • Ondoren, erromeria Mirari, Aintzane reta Lutxurdiorekin.

 

2 DOMEKA

  • 11:30 Meza.
  • Jarraian, Baltzola anaiak trikitilariak
  • 12:00 Artzain-txakur txapelketa.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 17:00 Idi-demak.
  • Ondoren, Baltzola anaiak trikitilari

Komunitatea

zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.
juliette-binoche-aktore-frantsesak-gaur-jasoko-du-donostia-saria
Butaka Gorria
David Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.
gaur-inauguratuko-da-donostiako-70-zinemaldia
Butaka Gorria
Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.
mass-filma-asteburuan-elgoibarren-iazko-zinemaldiko-new-directors-sailean-aukeratutako-filma
Butaka Gorria
Iaz Donostiako Zinemaldiko New Directors sailak aukeraturiko lanetariko bat izan zen, eta Sundance zinema-jaialdian estreinaturiko filmak, gazteriaren saria jaso zuen Donostian.
donostiako-zinemaldiaren-bezperan-hasiko-da-elgoibarren-inaki-agirre-zikloaren-iv-edizioa
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia Ferit Karahan zuzendari kurdoaren Brother’s keeper (Mi mejor amigo) filmarekin hasiko da ostegunean. 
mendiko-errezeta-alpeak-eta-gosariak
Ainhoa Lendinez
Oporrak amaitzear eta ikasturte berria hastear dela, urteko lehen 8 hilabeteon gogoeta egiteko gogoa daukat gaur. Negua eta udaberri hasiera izugarriak izan dira, inoiz baino gehiago eskiatzeko aukera izan det. :-)

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken