barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 27 glencree dok1'Glencree, (bake prozesua), elkarrekin egindako bidea' dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira gaur (urtarrilak 27) Elgoibarko Udalak bakean eta bizikidetzan sakontzeko antolatu dituen jardunaldiak. Emanaldiaren ostean, Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute.

Glencree ekimena 2007ko neguan jarri zen abian. Hamar biktimaz osatutako taldea, bost ETAko kide eta beste horrenbeste GAL eta eskuin muturreko taldeen biktima elkartu ziren lehen aldiz. Iritzi politiko, sentsibilitate eta biktimizazio ezberdinak jasandako lagunen topagunea izan zen. 2012ko udaberrian amaitu zuten prozesua. Jende aurrean agertu ziren lehenengoz, bost urtetan ezkutuan bildu ondoren. Agerraldi horretan, elkarrekin adostutako agiriaren berri eman zuten. Bertan, partekatuko bizipenak jaso zituzten, jasandako biolentzia guztia errotik bidegabea dela esanez.

Dokumentala Arabako Murua herrian eta Irlandako Glencree hirian grabatu zuten. Hiri horretan dago, hain zuzen ere, Irlandako Adiskidetzearen eta Bakearen aldeko Etxea.

Dokumentaleko protagonistetako bi Elgoibarrera etorriko dira gaur. Maixabel Lasa da bat, ETAk hil zuen Juan Mari Jauregiren alarguna eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoko zuzendari ohia. Edurne Brouard da bestea, 1984ko azaroaren 20an GALek hil zuen Santi Brouard medikuaren alaba. Biek hartuko dute parte dokumemtalaren emanaldiaren ostean egingo duten mahai-inguruan. Ekitaldi hau Elgoibarko Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

•Invictus filma, eguenean

Bihar (urtarrilak 28), berriz, Invictus filma eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, 21:30etik aurrera. Clint Eastwoodek 2009an zuzendu zuen film hau benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopan, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean, Nelson Mandelak izandako papera kontatzen da.

Otsailaren 3an, azkenik, Sabino Ormazabalek 'Memoria partekatu bateruntz', izeneko hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean. Indarkeria-ez aktiboaren bultzatzaileak Errenteriako esperientzia azalduko du, Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. (ikus Bakea eta Bizikidetza Eraikitzen jardunaldien programa)

 

Komunitatea

areches-beaufort
Ainhoa Lendinez
  Aste osoa pasatu dut urduri, opor usaina etxean. Elurretara goaz! Alpeak aukeratu ditugu, Areches-Beaufort ingurua. Pierra Mentaren etxea, mendi eskiko lasterketa ezaguna.
euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken